Euskararen Plan Estrategikoan jasotzen dira herrian arloz arlo euskara normalizatzeko bideratuko diren ekimenak. Amaitu berri da 2014-2017 aldiko Plan Estrategikoa eta 2018-2022 plan berria egiten gabiltza.
Parte-hartze prozesua: 2 saio ireki. Lanketa interesa duten herritar guztiekin egin dugu, bereziki, euskararen normalizazioan eragin handiena izan dezaketen elkarte, talde eta entitateekin.
Guztira 2 bilera egin ditugu: lehenengoa otsailaren 28an eta bigarrena martxoaren 14an. Ordua, 18:30etatik 20:30etara. Lekua, Udaletxeko Areto Nagusia.
Saioak edozeinentzako irekiak izan dira, eta eraginkorragoak izateko aurretik bi dokumentu hauek prestatu genituen:
Lehen saiorako dokumentua: Euskararen egoeraren adierazleak, lehentasunak finkatzeko irizpideak, egitasmo nagusiak... Hemen dago dokumentua: Euskararen plan estrategikoa lantzeko materialak
Bigarren saiorako dokumentua: saioaren egitaraua, lehen saioko ekarpenak... euskararen_plan_estrategikoa_bigarren_saiorako_materialak1.pdf
-
PARTE-HARTZE SAIOAK
2. saioa: 2018-03-14 : ( Saioaren hasieran aurkeztu zen power pointa ) Bertan dator landu nahi ziren gaien (Euskaraldia, ahozkotasuna…) gaineko informazioa: zer egiten den, zer indargune eta ahulgune dugun…
-
Aukeratutako gai bakoitzaren inguruko ekarpenak ( 2018-03-14ko parte-hartze prozesuko ekarpenak )
-
Euskaraldia. 2017-11-30ekoekin bateratu da.
-
Ahozkotasuna
-
Eskolaz kanpoko mundua
-
Erdaldunak euskara maila apalekoak.
-
Eskerrik asko parte hartu izanagatik!