Bergarako Udal Gobernuak bi urte bete ditu dagoeneko eta orain arteko ibilbidearen balorazioa egin nahi izan du. Partaidetza, gardentasuna, gobernu entzulea, eraginkorra, arduratsua eta malgua nabarmendu dituzte. Era berean, proiektu handien aurretik, herritarren nahiak eta beharrak asetzeko gauza eta proiektu txikien egikaritzari lehentasuna eman zaiela azaldu dute EAJ eta PSE-EEko zinegotziek. Eta ondorengo bi urteetan ere, irizpide berdinekin jarraitzeko asmoa agertu dute, Bergara eta bergararrentzat lanean jarraitzea.

Hona hemen Elena Lete alkateak agertutakoa:

Duela urtebete egindako balorazioan ere esan nuen eta orain ere azpimarratzea nahiko nuke,  hitz bakarrean, koherentziaz, koherentziaz gobernatzen ari gara.

Udal gobernuaren lan egiteko era, koherentzian ezartzen da. Gobernua egiteko erak oposizioan geundenean egindako lanean dauka oinarri, garai hartan esandakoa izan zen gure abiapuntua duela bi urte, kanpañan jarraitu genuen eta bi urte hauetan jarraitzen dugu. Eta guzti hori posible da, bai lehen eta baita orain ere Bergararen eta Bergatarren alde lan egiten genuelako eta dugulako eta hemendik aurrera ere egingo dugulako.

Partaidetza azpimarratzean nahiko nuke,  gobernuaren zeharkako lerro estrategikoa da, herritarren iritzia garrantzitsua eta ezinbestekoa da guretzat. Ulertzen dugu gizartearen garapena elkarrekin jorratu behar den ibilbidea dela horregatik ezinbestekoa da partaidetza, guztion Bergara baten alde lan egiten dugulako.

Horregatik, duela urtebete  bozeramaileen mahaia sortu genuen, lehen aldiz udalean, foro bat non 4 alderdiak ordezkatuta daude.  Horrez gain, pasa den urte guztian zehar auzo guztiekin bilerak egin genituen, beraien beharrak ezagutu eta martxan jarri dugu lan esparru berria. Landa eremu auzoak ere gure lehentasun barruan aurkitzen direlako.

Gure programari begiratzen badiogu, kanpainako programa, bertan bi proiektu azaldu genituen besteak beste, eta berauek aurrera ateratzeko ere partaidetza prozesuaz garatuko ditugu:

-         Boluko frontoia, partaidetza bilera datorren astean.

-         Espoloiko kioskoa; Irailean partaidetza bilerak

Hondakinak biltzeko egoeraren aurrean ere egin genuen, Ipintzako harmailak gure programan zeuden, baina hala ere elkarteekin landu genuen, Labegaraietako gunearekin, Zubietako bizilagunekin, Seminarioko aretoarekin… egin dugun moduan, partaidetzaren bitartez.

Horrez gain, esparru desberdinetako eragileak batzen dituen partaidetzako taldeak indartuz eta eratuz jarraitzen dugu:

-         Osasun sarea: Udal gobernu honek eratu du, hain beharrezkoa zen foroan sortu du, orain arte ez zegoen eta Udal gobernuak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuarekin batera, elkarlanean osasun arloko elkarte eta eragile arteko sarea.

Helburuak garbiak dira; eragileen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetu eta beharrezkoa ikusten bada, Bergarak alor honetan dituen beharrak aztertu. Azken finean, Bergarako dinamika eta funtzionamendua hobetu nahi dugu eta horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira

-         Berdintasun kontseilua eratzekotan gaude, arlo honek berebiziko garrantzia dauka, gure ildo estrategikoa bat da, eta erakunde moduan gure ardura ere bada, herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea. Oraindik lan asko dago egiteko, baina orain arte ez zen existitzen. Udalaren II. Berdintasun planean lanean gabiltza.

-         Martxan daudenak

o       Kultura batzordea: bera  indartzeko prozesu bat egin berri da eta orain emaitzak aztertzen gabiltza

o       Kirola

o       Gizarte eragileak

Guzti hauek ezinbestekoak dira, gizartearen garapen eta ongizaterako, elkarlan foroak sortu eta bultzatzeko. Erakundeak herritarren zerbitzura egoteaz gain, herritarrekin lan egitea ere ezinbestekoa iruditzen zaigu, etekina hobea izango baita.

Erakunde eraginkorra

Teknologikoki hainbat inbertsio egiten ari gara. Udal sare barruan adibidez, oso zaharkituta baitzegoen azkeneko urteetan ez baita inongo berrikuntzarik egin. Ulertzen dugu, Garapen teknologikoa ezinbestekoa dela gizarte honetan, horregatik hainbat hobekuntza egiten ari gara, udalaren irisgarritasuna bermatzeko.

o       Udal webguneak berriztu ditugu (responsive, mugikorretatik irakurri ahal da) orain arte ezinezkoa zena. Gainera gainontzeko udal webguneetan lanean jarraitzen dugu.

o       Gure programan jartzen genuen moduan, herrian wifia jartzeko gaia lantzen ari gara, eta Gabonetarako izango dugu.

Horrez gain, udal zerbitzuei ahalik eta etekin handiena ateratzea da gure nahia, eraginkortasuna lortzeko, esaterako zabor bilketan, argiterian, autobus zerbitzuan, oinezbusa (ikastetxeekin) hainbat lanketa eta aldaketa gauzatu ditugu.

Gainera,  eguneroko gauza txikietan arreta handia ipintzen ari gara, esaterako eserlekuak, urteak ziren ez zirela margotzen eta orain margotu ditugu. Hainbat inbertsio ere egiten gabiltza, bidegorrien sarea, herritarrek hainbestetan eskatzen dutena edota, urteetan zehar arazo izan den Mugertzako etxearen botatze lanak burutu ditugu, edota Mekolaldeko zubia ere gauzatu dugu, betiere bizilagunei kalterik sortu gabe.

Erantzukizunez eta eraginkortasunez ari gara lanean, esaterako Boluko ezpondak, moldatzeko proiektua martxan dago.

Erakunde entzulea

Diru laguntza deialdia ere, herriko eragileen beharrei egokitu ditugu eta eguneratu, hainbat aspektu berri sartuz, datozen egunetan argitaratuko dira.

Auzo eta nekazal guneetarako ere laguntza berriak izango ditugu, eta horrela, saneamendu eta internet bezalako gaiak jorratu ahal izango ditugu,

Aurten ere, gazteek etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak aterako ditugu, hauek ere gaur egunera egokituta, aurretik zegoen diru laguntza deialdia ez baitzen egoki egokitzen egungo errealitatera eta nola ez, Erasmus + deialdia, lehen aldiz gazteentzat ateratako deialdia aukera ezin hobea da gure gazteentzat.

Erakunde arduratsua

Herritarren irisgarritasuna ere lehentasun bat da, erakunde arduratsua baikara, horregatik.

  • Bidegorri sarea moldatzen eta osatzen ari gara herritarren behar eta irisgarritasun neurriak betez, gure programan agertu genuen bezala.
  • Eskuaire proiektua: zeinu hizkuntza zerbitzua lehenengoz eskaintzen da. Gainera, irisgarritasuna bermatzeko hainbat lan burutu dira udaletxean; arrapalak jarri dira eskailerak kenduz edota ate automatikoak ezarri dira.
  • Energia eraginkortasunez erabiltzean hobekuntzak; Herritarrek eskatuta herri argitsuagoa dugu eta kostua murrizteko neurriak hartu ditugu.