'Bergara 2030 bizi energia' eta klimaren aldeko mahai eragilea aurkezteko saioa apirilaren 28an

Klima eta Energiari buruzko Tokiko Planaren prozesua, 'Bergara 2030 bizi energia', eta klimaren aldeko mahai eragilea aurkezteko saioa egingo du Bergarako Udalak apirilaren 28an, 17:30ean udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 

Zientziak, kirolak, aisiak eta beste hainbat proposamenek osatzen dute Bergarako Udalaren haur eta gaztetxoei zuzendutako udako eskaintzak

Aurtengo udarako ere haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdirako eskaintza prestatu du Bergarako Udalak. Askotarikoak dira proposamenak, guztiak ere herrian egiteko, eta euskaraz. Herritarren batzordeko lehendakari Ekaitz Aranberrik azaldu duenez, “kalitatezko eskaintza osatzen ahalegindu gara. Iaz genionaren ildotik, uste dugulako herritarrek, eta kasu honetan haurrek eta gaztetxoek, hori behar eta merezi dutelako”.

Orriak