Hazkuntza eta hezkuntza familiarraren inguruko “on-line” formazioa antolatu du Udalak
admin-k Az, 2012-10-10 10:40-n bidalia
2013ko urtarrilaren17tik martxoaren 21erarte egingo da formazioa. Izen-emateko epea azaroaren 16an bukatzen da.
Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak, herriko eskolen eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin, Hazkuntza eta hezkuntza familiarraren inguruko on line formazioa antolatu du.
Bergarako Euskara Plan berriaren diseinuan parte hartzera gonbidatuta daude herritar guztiak
admin-k Og, 2012-10-04 09:40-n bidalia
Plan berriak 2012-15 epealdirako helburuak eta ekintzak zehaztuko ditu.Lehen bilera urriaren 23an egingo da Irizar jauregian.
Nazioarteko 37. Marrazki Maratoia (Sketchcrawl) Bergaran izango da
admin-k Az, 2012-10-03 13:33-n bidalia
BEART elkarteak eta Euskalherria sketchcrawl taldeak antolatu dute ekitaldia. Bergarako parke eta lorategiak izango dira zitaren protagonista. Parte hartzea herritar guztiei irekita dago.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2012ko erreziboak ordaintzeko epea azaroaren 10ean bukatzen da.
admin-k Az, 2012-10-03 13:09-n bidalia
2012ko urriaren 1etik 2012ko azaroaren 10era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2012ko erreziboak ordaintzeko epeaurriaren 1etik azaroaren 10era izango dela.
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko azaroaren 10ean.
Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea abenduaren 10ean bukatzen da
admin-k Az, 2012-10-03 12:43-n bidalia
Urriaren 10etik abenduaren 10era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea urriaren 10etik abenduaren 10era izango dela.
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abenduaren 10ean.
Urriaren 1a eta 22a bitartean Herribusaren bi zerbitzu bertan behera geratuko dira
admin-k Al, 2012-10-01 17:01-n bidalia
Angiozarrareko eskolako umeak igerilekura eramango ditu autobus honek.
Urriaren 1etik 22ra arte (biak barne) eta astelehenetik ostiralera bitartean, Herribusaren honako zerbitzu hauek ez dira egongo:
Azaroan argazkilaritza ikastaroak izango dira Bergaran
admin-k Og, 2012-09-27 13:41-n bidalia
Guztira 3 ikastaro izango dira, bat, oinarrizko argazkilaritza ikastaroa, eta beste biak, Photoshop programa erabilita. Plazak mugatuak izango dira eta gehiegizko eskaria izanez gero zozketa egingo da.
OINARRIZKO ARGAZKILARITZA IKASTAROA (Elebitan)
Data: 2012ko azaroaren 5etik 28ra: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu).
Ordutegia: 19:15-21:15
Urriko Kultura gida
admin-k Og, 2012-09-27 13:02-n bidalia
Bergarako Udal Gobernuak bat egingo du irailaren 26rako euskal sindikatuek deitutako grebarekin
admin-k Ar, 2012-09-25 16:18-n bidalia
Irailaren 26a herritarren lan eta gizarte eskubideen aldeko borroka eguna dela deritzo. Zerbitzu minimoak aktibo izango dira herritarrei gutxieneko zerbitzua bermatzeko.
Bihar, irailak 26, Bergarako Udal Gobernuko kideek bat egingo dute azken hilabeteetan Espainiako Gobernuak, herritarren kalterako, indarrean jarri dituen neurri murriztaileen aurka euskal sindikatuek deituriko greba orokorrarekin.
Bertako euskara lantzeko ikastaroak egingo dira Udal Euskaltegian
admin-k Al, 2012-09-24 11:17-n bidalia
Berba egiterakoan, ume eta nagusiek, egiten dituzten akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira. Izen-emateko epea urriaren 5ean bukatzen da.