Bergarako Udala, Obra eta Zerbitzuen brigadarako, aldi baterako eta txandakako kontratuarekin, obretako peoi espezialista kontratatzera eta  1. Mailako ofizial igeltseroen lan-poltsa osatzera doa. Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak izango dira hautagaiek bete beharreko baldintzak:


Obretako peoi espezialista:

  • 16 urte beteta izatea.
  • Eskolaratze ziurtagiria edo parekoa den titulazio-maila izatea.
  • B motako gida baimena.
  • 1.H.E derrigorrezkoa.
  • Martxoaren 24ko 1/1995 errege Dekretu Legegilearen 12 artikuluko 7.atalean jasotako egoeran egotea, hau da, langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.
     

1. mailako ofizial igeltseroa:

  • 16 urte beteta izatea.
  • Eskola graduatua L.H.1 maila edo parekoa den titulazio-maila izatea.
  • B motako gida baimena.
  • 2.H.E derrigorrezkoa.


Instantziak aurkezteko epea ekainaren 13an bukatuko da.

Oinarriak Idazkaritzako bulegoetan, eta hemen: