Bergarako Udalak herria zaindu eta garbi mantentzearen inguruko gogoeta bultzatu nahi du: “Garbiena… zikintzen ez duena!”

Zikinkeria ohiko arazoa eta kexa iturria izaten da Bergarako herritarren artean. Animalien gorotzak direla, lurrera botatako objektu eta hondakinak direla… bergararren elkarbizitzan eragiten duen  alorra da.
 
Zikinkeriak, gainera, gure herriaren paisaiari ere eragiten dio, inguru garbi eta atsegin batez herritar guztiok gozatzeko daukagun eskubidea urratuta.  

“Garbiena… zikintzen ez duena!” 

Hileko Lehen Eguazteneko azoka uztailaren 2an

Uztailaren 2an "hileko lehen eguazteneko azoka" egingo da Oxirondon (18.00etatik 21.00etara). Bertan tokiko baserritar eta bestelako ekoizleen produktuez gain xaboiak egiteko erakustaldia izango da, baita haurrentzako antzerkia ere.

Gainera, Bergarako "Leihoak eta Balkoiak lorez apaintzeko" lehiaketaren sari banaketa ere egingo da. 

Bergara mailako haur, guraso eta hezitzaile taldea sortzeko gonbita

Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan gure herriko aisialdi ereduari buruzko gogoeta bultzatu da, Oxirondon kokatuko den haur eta familientzako aisialdi gunearen kudeaketa dela eta.

Beste aisialdi eredu bat lantzeko asmoz, Azoka Bergaratzen baitako lan-taldeak "haur, guraso eta hezitzaileen talde bat" sortzeko lehen pausoa emango du uztailaren 1ean. 

Orriak