Abenduaren 16tik aurrera eskatu ahalko da 2014ko egutegia Udaltzaingoan
ogarro-k Og, 2013-12-12 16:48-n bidalia
Bukatu da herrigunean atariz atari egindako banaketa.
Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, zuzenean jo beharko dute Udaltzaingora.
Urte berriarekin batera abiatuko da hondakin bilketa sistema berria
ogarro-k Al, 2013-12-09 12:17-n bidalia
- Bergarako 10 familiatik 7k etxean dauzkate dagoeneko beharrezkoak diren material guztiak.
- Datozen asteetan bukatuko dira sistema guztiz martxan jartzeko beharrezkoak diren egokitzapenak
2013ko Gabonetako eskaparate lehiaketa
mosa-k Az, 2013-12-04 13:13-n bidalia
2013ko Gabonetako erakusleiho lehiaketa.
Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan. Ikus oinarriak (datak, sariak, etabar) lehiaketetan atalean.
Abenduan ere Kafe Konpon
nnarbaiza-k Ar, 2013-12-03 09:55-n bidalia
Abenduaren 11n, arratsaldeko 16:00tik aurrera KafeKonpon-en topaketa berria egingo da San Joxepe elkartean.
Bertan, hurbiltzen diren herritarrek, KafeKonpon-eko kideekin batera, etxean hondatuta daukaten traste zaharren bat konpontzeko aukera izango dute.
Zatoz, kafe goxoa hartu eta elkarrekin zure traste zaharra konponduko dugu!
Gabonetako jolas parkeak bi gune izango ditu
nnarbaiza-k Ar, 2013-12-03 09:43-n bidalia
Aurten Gabonetako Jolas Parkeak gune bi izango ditu:
1. GUNEA: FRONTOIA - 0-8 urte bitarteko umeei zuzenduta
Gune hau etxeko txikienei zuzenduta egongo da. Bertan izango dira: ludoteka, puzgarriak, tailerrak...
2. GUNEA: ARANZADI IKASTOLAKO GIMNASIOA - 8 urtetik gorako umeei zuzenduta
Gune honetan gaztetxoentzako jarduerak egongo dira: zezen mekanikoa, Wiia, giza futbolina, ping-ponga, futbolina, Air Hockey mahaia...
PREZIOAK:
-Egun bateko sarrera: goiz eta arratsalde: 3€
-Hiru eguneko bonoa: 7€
Hainbat ekimen Euskararen Eguna ospatzeko
ogarro-k Al, 2013-12-02 15:45-n bidalia
Asteburuan izandakoei hainbat ekimen gehituko zaizkie astean zehar ere: zinea, antzerkia eta... kirolari ezagunen bisita.
Agorrosingo erabiltzaileek ere ospatuko dute Euskararen eguna, astean zehar ikastaroetako musika euskaraz izango baita.
Bergarako erreilenu eta tostoien dastaketa larunbatean
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:14-n bidalia
Bergarako gozogintza tradizionalaren III. eguna izango da azaroaren 30ean.
Bergarako Udalak, Debagoiena Mankomunitatearekin batera antolatuta, XIV. Jardunaldi Gastronomikoen egitarauaren baitan, udazken honetan ere Erreilenuak eta Tostoiak izango ditugu protagonista Seminarioko karpan.
Egun goxoa pasatzeko modu bikaina da, Bergarako Musika Eskolak lagunduta.
Horrez gain, azaroak 29 – Abenduak 1 bitartean autokarabanen topaketa izango da eta Labegaraietako gunearen inauguratuko dugu.
Udalak bi behor dauzka salmentan
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:13-n bidalia
Eskaintzak aurkezteko epea 2013ko abenduaren 5ean 13:00etan bukatzen da.
Udalak bi behor dauzka saltzeko. Interesa duten herritarrek hemen dauzkate salerosketa hau arautzen duten baldintzak
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 5ean bukatzen da.
Erditze osterako eta bizkarreko minak saihesteko ikastaro laburrak Agorrosinen abenduan
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:13-n bidalia
Ikastarook abenduan zehar emango diren ordubeteko lau saioz osatzen dira. Prezioak: abonatuentzat 17 euro eta ez-abonatuentzat 22.6 euro. Bihar, azaroak 28, da izena emateko azken eguna.
Bergarako Udal kirol zerbitzuaren xedea da bergararrak herritar aktiboak izatea. Hala ere, batzuetan, osasun arazoek jarduera fisikoa egitea oztopa dezakete. Hori dela eta, bi ikastaro labur antolatu ditu: Erditze osteko gimnasia ikastaroa eta Bizkarreko minak saihesteko ikastaroa.
Erditze osteko gimnasia
Abendu hasieran jasoko dugu etxean Udalaren 2014ko egutegia
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:12-n bidalia
Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko kanpoan utzi beharrik ez izateko.
Abendu hasieran hasiko dira Udalaren 2014ko egutegia banatzen.
Ahal den kasu guztietan, egutegiak atari barruan utziko dira pilatxo batean, etxebizitza bakoitzak bat har dezan.