Bergarako garapena sustatzeko eta inbertsioak burutzeko urtea izango da 2014

  • 2014rako aurrekontu osoa 21.571.651,00 eurokoa izango da.
  • Aurreko urteetako kudeaketa zuhurrari esker 2013n baino 2.427.915 euro gehiago bideratuko dira sustapenera eta inbertsioetara
  • Ongizatera zuzendutako partida mantendu egingo da, oro har. Hala ere, Mizpirualde egoitzaren kudeaketa Aldundiaren esku uzterako trantsizioak (haren eskumena baita) Ongizatera zuzendutako partidan aurrezpen esanguratsua suposatuko du.
  • Inbertsio gehiago egiteko gerakin garrantzitsua izatea espero du Udalak.

Mozorro bazkarirako txartelak salgai

Martxoak 1, larunbata, eguerdiko 14:00etan
MOZORRO BAZKARIA Seminarioko karpan, Jainekin txarangak girotuta.
Txartelak salgai ondorengo tokietan: Pol-Pol tabernan, Deporren eta Kultur Etxean.
Prezioa: 16 €.
Berogailuak egongo dira.
Menua: Bakailaua patatekin; oilasko erdia; tarta eta kafea (ogia, edariak barne)
Bergarako produktuekin egindako bazkaria. On egin!

Pirritx eta Porrotxen emanaldietarako eta Aratusteetako kontzerturako aldez aurreko sarreren salmenta

Bi kasuetan, sarrerak erosteko bi aukera egongo dira: ekitaldi bakoitzerako, sarrera erdiak internet bidez salduko dira eta beste erdiak Kultur Etxean. Kontzertuko sarrerak otsailaren 17tik aurrera erosi ahalko dira. Pirritx eta Porrotxen emanaldirakoak otsailaren 19tik aurrera.

Orriak