Otsailaren 4an hasiko da hondakin bilketa selektiboa martxan
ogarro-k Az, 2014-01-29 09:13-n bidalia
Ezaguna denez, sistema honen bitartez bi atal, organikoa eta errefusa, baldeetan batuko dira. Gainontzekoak, bereizita, ohiko kontenedoreetan.
Otsailaren 1ean ezingo da Agorrosingo igerilekua erabili
ogarro-k Ar, 2014-01-28 15:11-n bidalia
Egun horretan Bergara Igeriketa Taldeak eta Gipuzkoako Federazioak antolatutako lehiaketa egingo da.
Hirigunean hainbat zuhaitz berrituko ditu Udaleko lorezaintza zerbitzuak
ogarro-k Al, 2014-01-27 14:24-n bidalia
• Igande goizean egoera fitosanitario kaskarrean zegoen zuhaitz bat erori zen Bideberrin. Udalak aurreikusita zeukan zuhaitz hau ordezkatzea baina eguraldiaren egoerak atzeratu egin ditu lanak.
• Udaleko Lorezaintza zerbitzuak etengabe dihardu lanean hiriguneko zuhaitzen osasuna monitorizatzeko, zuhaitzak noiz berritu detektatzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko.
Aroztegin izango da "1808-1813 Inbasio napoleonikoak" erakusketa ibiltaria
ogarro-k Or, 2014-01-24 11:38-n bidalia
Erakusketa doan bisitatu ahalko da Aroztegi Aretoan urtarrilaren 29tik martxoaren 2ra. Bisita gidatuak nahi dituztenek, aurrez eman beharko dute izena.
Irekita 2014ko Bergarako Aratusteak iragarriko dituen kartel lehiaketa
ogarro-k Og, 2014-01-23 15:32-n bidalia
Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 3 da. Aurkeztutako lanen artetik irabazlea aukeratzeko epaimahai bat osatuko da. Epaimahai honek bozkan %60ko balioa izango du. Herritarrek bozkek, berriz, %40.
Herritarrek bozkatzeko epea otsailaren 5etik 9ra izango da eta webgune honen bitartez eman ahalko da botoa.
Kontsultatu lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
"Kotxea Garajean" programa aurkeztu du Udalak
ogarro-k Az, 2014-01-22 13:26-n bidalia
Kotxea garajean aparkatuz gero garajearen IBIan hobaria izango dute jabeek.
Debagoieneko lan merkatuaren azken txostena
ogarro-k Az, 2014-01-22 09:37-n bidalia
2013ko abenduko datuekin osatua.
Debagoienako mankomunitateak bideo-kurrikulum lehiaketa antolatu du
ogarro-k Or, 2014-01-17 15:35-n bidalia
17 urtetik gorakoek har dezakete parte. Laguntza tailerrak izango dira.
Merkatarientzako eta enpresarientzako euskara ikastaro laburra antolatu du Udalak
ogarro-k Ar, 2014-01-14 10:54-n bidalia
Izena emateko epea urtarrilaren 31an bukatzen da. Ikastaroaren helburua da Udalarekin harremana daukaten entitateen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea.
Ur-hornidurari buruzko oharra
ogarro-k Og, 2014-01-09 15:55-n bidalia
Gaurko egunean zehar ura uher (koloreztatua) badator ere, edangarria da.