Datozen hilabeteetan martxan izango da berriro Lahia elkarteak eta Udalak eskaintzen duten sexu eta genero gaien inguruko aholkularitza zerbitzua.

Zerbitzu honen helburua da sexualitatearen, sexu prebentzioaren eta generoaren inguruko informazioa eskura jartzea era indibidualizatu batean, konfidentzialtasuna eta berehalako arreta bermatuta. Horrekin batera, asmoa da genero diskriminazio, orientazio sexual eta identitate sexualaren inguruko egoerak detektatu, sentsibilizazioa egin eta horren inguruan aholkuak ematea. Eta, era berean, halakorik emango balitz, arrisku jokabideetatik eratorritako arazoen aurrean hartu daitezkeen neurrien inguruan informatu eta aholkuak eskaini.

2014tik ematen da zerbitzu hori eta datozen hitzorduak honako hauek izango dira: apirilak 17 eta 24, maiatzak 8, 15, 23 eta 29, eta ekainak 5 eta 12. Egun guzti horietan liburutegiko gela bat egokituko da horretarako, 17:00etatik 19:00etara. Arreta pertsonalizatua da eta edozein herritarrei zabalduta, baina batez ere gazteei.

Edozein zalantza izanez gero edo informazio zabalagoa behar izanez gero, deitu 943 779145 telefono zenbakira edo idatzi berdintasuna@bergara.eus helbidera.