Azaroan argazkilaritza ikastaroak izango dira Bergaran

Guztira 3 ikastaro izango dira, bat, oinarrizko argazkilaritza ikastaroa, eta beste biak, Photoshop programa erabilita. Plazak mugatuak izango dira eta gehiegizko eskaria izanez gero zozketa egingo da.

OINARRIZKO ARGAZKILARITZA IKASTAROA (Elebitan)

OINARRIZKO ARGAZKILARITZA IKASTAROA (Elebitan)

Data: 2012ko azaroaren 5etik 28ra: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu).

Ordutegia: 19:15-21:15

Bergarako Udal Gobernuak bat egingo du irailaren 26rako euskal sindikatuek deitutako grebarekin

Irailaren 26a herritarren lan eta gizarte eskubideen aldeko borroka eguna dela deritzo. Zerbitzu minimoak aktibo izango dira herritarrei gutxieneko zerbitzua bermatzeko.

Bihar, irailak 26, Bergarako Udal Gobernuko kideek bat egingo dute azken hilabeteetan Espainiako Gobernuak, herritarren kalterako, indarrean jarri dituen neurri murriztaileen aurka euskal sindikatuek deituriko greba orokorrarekin.

Irekita Bergarako Udal Euskaltegian etorkinentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea

Urriaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroak Urriaren 8-9an hasiko dira.

Beste behin ere, kanpotik Euskal Herrira bizitzen etorri eta euskara ikasteko interesa duten etorkinentzako euskara ikastaro berezia antolatu dute Bergarako Udalak, Bergarako Udal Euskaltegiak eta HABEk elkarlanean. Honela, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat eskainiko zaie 16 urte baino gehiago dituzten Euskal Herrira etorri berriei, eurentzako egokitutako metodologia eta materiala erabilita.

Debagoieneko herritarrek Gizarte Politika eta Garapen Ekonomikoa landuko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera

mailing_eskualdeak copia.jpg
mailing_eskualdeak copia.jpg

Herritarrekin egitasmoaren baitako ekitaldia Arrasaten izango da, irailaren 27an Kulturaten, arratsaldeko 19.00etan. Bailarako herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea azaroaren 19an bukatzen da

Irailaren 19tik azaroaren 19ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea irailaren 19tik azaroaren 19ra izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko azaroaren 19an.

Eskulan ikastaroa hasiko da urriaren 3an Angiozarren

Izen-emate epea irailaren 28ra arte dago zabalik Angiozarko liburutegian.

Edurne Uribesalgo irakaslearen gidaritzapean, eskulan ikastaroari hasiera emango zaio urriaren 3tik aurrera Angiozarren. Bertan, zaharberritze lanak, birziklapena, fimoa, marrazketa, etab. landuko dituzte ikasleek.

Ikastaroa asteazkenetan egingo da liburutegian, 14:00etatik 16:30etara bitartean. Prezioa hilean 15 eurokoa izango da eta eskulana egiteko beharrezko materiala parte hartzaile bakoitzak jarriko du.

Irailaren 24an hasiko da Agorroasingo denboraldi berria

Zatoz eta frogatu jarduerak doan! Irailaren 17tik 23ra garbiketak direla eta itxita egongo da Agorrosin. Hala ere, 11etatik 18:00etara nahi duenak informazioa jaso eta izen-eman ahalko du bertan.

Agorrosingo denboraldi berria irailaren 24an hasiko da. Aurten, 16 kirol jarduera ezberdin izango dira; guztira, astean 71 kirol ikastaro ordu eta 1806 plaza eskainiko dira, iazko itxaron zerrendak murrizteko asmoz.

Orriak