Asteazken honetatik aurrera TAO zerbitzua berriro jarriko da martxan ohiko funtzionamendu eta arauekin.

Jakina, zerbitzua martxan jarri aurretik enpresak makina desinfektatuko du, eta langileak egunean zehar ere desinfektatzeari ekingo dio.

Horrez gain, Udalak aholkatzen du makinako botoiak hatzamarrekin sakatu beharrean, eskularru, giltza edo bestelakoak erabiltzeko.

Orain arte bezala lau gune nagusi daude:

-1. gunea: Oxirondo plaza.

-2. gunea: San Martin Agirre plaza.

-3. gunea: Ibargaraiko parking publikoa.

-4. gunea: kalea.

Ordutegia:

-1, 3 eta 4 guneetan:

Astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:30-21:00.

Larunbatak 09:00-13:00.

-San Martin plazan:

Astelehenetik ostiralera 09:00-13:00.

Arauak:

Tiketa doakoa eta beharrezkoa da, eta ateratzen den gunerako bakarrik izango da baliozkoa. Iraupenak gunearen araberakoak dira:

-1. eta 3. guneetan: 3 ordu.

-2. Gunean: 30 minutu.

-4. Gunean: 90 minutu.

Tiketaren iraupena bukatzen denean hiru ordu igaro arte ezingo da TAO gunean aparkatu. Salbuespen bakarrarekin: lehendabizi 2. gunean aparkatzen bada, ondoren gainontzeko guneetan (1, 3 eta 4) aparkatu ahal da.