Bergarako Udala-k Ar, 2020-06-09 16:53-n bidalia
Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi dute.
Hauek izango dira aurtengo datak:
Eguna Ordua Hizkuntza
-Ekainak 14, igandea 10:00 Euskara
-Ekainak 28, igandea 10:00 Gaztelania
-Uztailak 12, igandea 10:00 Euskara
-Uztailak 24, ostirala 10:00 Gaztelania
-Uztailak 26, igandea 10:00 Euskara
-Abuztuak 9, igandea 10:00 Gaztelania
Abuztuak 30, igandea 10:00 Gaztelania
-Irailak 6, igandea 16:00 Euskara
-Irailak 27, igandea 10:00 Gaztelania
-Urriak 25, igandea 10:00 Euskara
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan. Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 79 46 77 telefonora deituta edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz. Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina 7 urtekoa da.