Aurten hondakinen gaia landu dute bi udalerrietako ikastetxeetako haurrek. Laster, udal ordezkariekin bilduko dira hilabeteotan egindako lana ezagutzera emateko eta Udalaren aldetik konpromisoak eskatzeko. Jaitsi buletina

Bergara eta Oñatiko ikasle eta irakasleek pausu sendoak eman dituzte Eskolako Agenda 21aren bidean. Azken hilabeteetan, hondakinen inguruko diagnostikoa egin ahal izateko bi saio antolatu dira: “ikasi” saio teorikoa eta “ikusi” saio praktikoa. Haur Hezkuntzatik Batxilergora, ikasleek eskualde zein udalerriko egoera ezagutzeko datuak eskuratzea izan da saio hauen helburua.

Haur eta gazteek etorkizuna hobetzeko proposamenak sortu dituzte, baita konpromisoak hartu ere.

Laguntza hartu eta eman

Ikasturtean zehar hondakinen gaian sakontzeko ekintza osagarriak eskaini dira.

Horrela, irakasleei eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako formazio saioak antolatu dira, baita Lehen Hezkuntzako haurrentzat sortutako jolas ludiko didaktikoak ere. Koordinazio bileretan, ikastetxeetan arrakasta izan duten esperientziak ezagutzera eman dira, parte-hartzaileen arteko elkar ezagutza indartuz. Zentro bakoitzeko koordinatzailearen lana funtsezkoa izan da orain arteko bidea egin ahal izateko.

Zubiak eraikiz

Udalerria ikasgai, herritar arduratsuak hezteko helburua dugu. Erabakiak hartzeko prozesua ulertu eta herriko plangintzan parte hartzeko, ikastetxetik udaletxera joango gara, herriko gazteen ideiak eta iritziak udal ordezkariei plazaratzeko asmoarekin.

Apirilean herri bakoitzean sortu diren proposamenak elkarren artean jarriz, eta maiatzean ikasle eta udal ordezkarien arteko bilerak antolatuz, herritarren arteko zubiak eraikitzeko lanean jarraituko dugu.


Eranskinak: