Gainenontzeko instalakuntzek normaltasunez funtzionatuko dute apirilaren 8tik aurrera.

Agorrosingo bainuetxeko igeri ontziaren urarekin hainbat arazo egon dira azken egunetan eta garbiketa astean hainbat konponketa burutu diren arren, ezinezkoa izango da, datorren astelehenea, gainontzeko instalazioekin batera zabaltzea.

Hori dela eta apirilaren 8an, 9an eta 10ean itxita jarraituko duela aurrekuste du Udaleko Kirol zerbitzuak. Hala ere, arazoa aurrez konpontzea lortuz gero, konpondu bezain laster irekiko da.

Dutxak, ur hotzeko ontzia eta saunak erabilgarri egongo dira apirilaren 8tik aurrera.