Eskaerak 2013ko otsailaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Erramu Zapatuko feria dela eta, 2013ko martxoaren 23an, bi txosna jarriko dira: bat, Seminarioko patioan taloak saltzeko, eta bestea Munibe plazan edo San Martin plazan Eusko Labeldun produktu bat saltzeko. Bi txosna horietako bakoitzaren esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak urtarrilaren 23an, asteazkena, onartu zituen Bergarako Udalak.

Hori dela eta, interesa duten Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaizue eskaerak aurkezteko epea 2013ko otsailaren 16an, 13:00etan bukatuko dela.

Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Idazkaritzan edo orrialde honetan daude eskuragarri.