Azaroaren 26tik abenduaren 17ra jasoko dira galdetegiak. Ondoren, urte bukaera aurretik, jasotako emaitzak jakitera emango dira.

Agorrosingo erabiltzaileek instalakuntzotan eskaintzen diren ikastaroekin eta ekintzekin duten asebetetzen maila ezagutzeko, balorazio galdetegiak betetzeko aukera izango dute azaroaren 26a eta abenduaren 17a bitartean. Galdetegi hauen bitartez, erabiltzaileen iritzia ezagutzeaz gain zerbitzua hobetzea ere bilatzen da. Horregatik, zerbitzuaren arduradunek erabiltzaile guztiak gonbidatzen dituzte beren iritzia ematera.

Azterketa burutzeko zenbait datu baliatuko dira:

  • Jarduerari dagozkionak: Jarduera bera, ordutegia, iraupena…
  • Monitoreari dagozkionak: Landutako edukiak, saioen antolaketa, puntualitatea…
  • Erabiltzaileari dagozkionak: Izen emate prozesua, itxaron zerrenden kudeaketa, erabiltzailearen generoa…
  • Euskararen erabilerari buruzkoak: Jardueran zenbateko presentzia duen.

Inkesta guztiak jaso ondoren, urte bukaerarako emaitzen berri publikoki emango du Agorrosinek.