Argazki lehiaketarako lanak aurkezteko epea urriaren 3an bukatzen da eta Euskadin bizi den edozeinek parte hartu ahal du. Lehenengo saria 180€takoa izango da.

Bergarako Udalak eta Arizondo argazkizale elkarteak “Kirol argazkien lehiaketa” antolatu dute urtero bezala. Gaia, noski, kirola izango da eta zuri-beltzean zein koloretako argazkiak eta laborategiko edozein teknika prozedura ere onartuko dira.

Lanak, urriaren 3ra arte, Udaletxera bertara eraman beharko dira edo posta-zertifikatuz bidali helbide honetara:

BERGARAKO UDALA

Udal Kirol Zerbitzua (Argazki lehiaketa)

San Martin Plaza

Bergara 20570 (Gipuzkoa)

Sari banaketa Aroztegi Aretoan egingo da urriaren 19an, 20:00etan. Lau sari banatuko dira bertan: lehenengoa 180€ eta trofeoa, bigarrena 150€ eta trofeoa, hirugarrena 120€ eta trofeoa eta laugarrena 90€ eta trofeoa. Trofeoak, Santi Arrietaren argitaratu gabeko zeramika-lanak izango dira.

Kontsultatu oinarriak hemen

Ikus kartela hemen