Untzetako parkean Udalak mantentze lanak egiteari ekingo dio.

Udalak hurrengo asteetan zehar hiru lan egin behar dira:

Mozketak: 54 zuhaitzak aztertu ondoren, 10 kendu egin beharko dira, ahul daudelako eta apurtzeko edo jausteko arrisku larria dutelako.

Adaburuetako abar lehorrak kendu eta huntzak erretiratu.

Landaketak: zuhaitz berriak landatzeko plangintza bat jarri behar da martxan; horrela, orain kenduko diren zuhaitzak era progresiboan ordeztuko dira.

Lorategi honetan zuhaitz-masa biziberritzea helburu garrantzitsua da; izan ere, hemengo zuhaitzetatik asko dagoeneko oso helduak dira. Landatu beharreko espezieak aukeratu eta banatzeko orduan, kontuan hartu beharko dira, batetik, Untzetako zuhaiztiak etorkizunean izango duen bilakaera eta, bestetik, Florentziako Gutunean lorategi historikoak kudeatzeko jasotzen diren aholkuak.

Informazio gehiago