Memoria historikoa eta bizikidetzaren aldeko apustua egiten du Bergarako Udalak. Bizikidetza lasai eta errespetutsuan sinesten dugu, inor ezin da baztertua edota gutxietsia izan arraza, erlijio, kategoria sozial, sinesmen eta aldarri politiko edota sexualitateagatik. Eta zentzu horretan, bergarako memoria historikoa berreskuratu eta balioan jartzeko pausoak ematen ari da. 

Hona hemen eman diren pausoak:

 

 

 

 

 

2021/01/14

 

Prozesuan emandako pausoak

 

2017/12/18

Bergarako Udalak aho batez Udalbatzan erabakia hartu:

-Bergarako epaitegian frankismoak eragindako genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenengatik kereila jartzea.

-Argentinan Maria Romilda Servini epaileak irekita daukan 459/10 kausa kriminalean Bergaran frankismoak sortutako genozidio eta gizateriaren krimenak ere barne hartzea.

 

2018-2019

Gaia Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin landu, elkarrizketak egin eta abar.

 

2019/06/14

Bergarako Udalak Bergarako epaitegian kereila kriminala jarri zuen.

Epaitegiak ez zuen tramitera onartu.

 

2019/07/02

Bergarako Udalak Gipuzkoako Probintzia Auzitegian helegitea jarri zuen.

Epaitegiak ez zuen tramitera onartu.

 

2019/10/16

Bergarako Udalak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri zuen.

Epaitegiak ez zuen tramitera onartu: erantzuna 2020/06/11n jaso zen.

 

2020/02/13

Bergarako Udalak Argentinara bidalitako kereilaren informazioa jaso zuen hango abokatu taldeak Maria Romilda Servini epaileak irekita duen kasuan txertatzeko.

 

2020/11/30

Bergarako Udalak udalbatzan aho batez onartu du helegitea aurkeztea Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegian.


 

 

 

 

 2017/07/15

Loiola Bataloiko gudari Andres Egaña eta Ignazio Ernabideri omenaldia egin zieten Udalak eta Intxorta 1937 elkarteak 1936ko kolpe militarraren kontra gudari eta miliziano aritu ziren 200 bat bergararrei aitortza egin nahi izan zieten Bergarako Udalak eta Intxorta 1937 elkarteak. Eta horretarako Loiola Batalioiko gudari Andres Egaña eta Ignazio Erdanbide gonbidatu eta omendu zituzten Udaleko bilkura aretoan egindako ekitaldi hunkigarri eta jendetsuan.
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari Maribel Vaquerok, Bergarako alkate Elena Letek eta Intxorta 1937 elkarteko Juan Ramon Garaik hartu zuten hitza; eta Egaña zein Erdanbideren esanak batzen zituen bideoa ere proiektatu zen.
 
Omenduak hunkituta eta eskertuta, eta bertaratutakoen artean herritar ugari, Bergarako hainbat alkate ohi eta baita ere Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzan Ezenarro ere.  
 

Smiley face

 2017/05/25

Bergarako Udalak eta Intxorta 1937 elkarteak hainbat proiektu amankomun egin izan dituzte iraganean: omenaldiak, 1936ko kolpe militarrarekin eta haren aurkako erresistentziarekin lotutako erakusketak... Hala, bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko hitzarmena sinatu zuten 2017ko maiatzaren 25ean. Horren bitartez, Bergarako Udalak babesa emango dio Intxorta 1937 elkarteari 2017 eta 2018rako aurreikusitako ekintzak gauzatu ahal izateko.

 
 
  

 

Pedro Aspe Sagasta Bergaran jaio zen eta bertan bizi izan zen 12 urte bete arte. Gaztetatik politikoki interesa agertu zuen eta talde desberdinetako kide izateaz gain, miliziano ere sartu zen. Urte luzez borrokatu ondoren, eta Frantziako errefuxiatu-eremuetan zegoela, naziek Frantzia okupatu zuten eta kontzentrazio-eremuetara eraman zuten, lan behartuak egitera. 1944 urtean hil zen. Naziek erakutsi zuten faxismoa eta totalitarismoa borrokatzen saiatu zen Pedro, pertsonen askatasuna eta azken finean, duintasunaren alde borrokatuz. Gaur egungo gizartearen oinarriak eratu zituztenetako bat da Aspe, eta oroimen historikoaren zati garrantzitsua da.​

Omenaldia Pedro Aspe Sagasta: