UDALEKU IREKIAK 2026

Udaleku irekiak aukera paregabea dira Bergarako ume guztiak elkartu eta euskaraz, aisialdi hezitzaileaz gozatu dezaten.
Ekainaren 29tik uztailaren 24ra
(4 aste aukeratuz gero)
Ekainaren 29tik uztailaren 17ra
(3 aste aukeratuz gero)
10:00 - 13:00
Orri honetatik bertatik eman dezakezue izena
Parte-hartzaileak
-
2014-2021 urte bitartean jaiotako haurrak.
-
Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du edo udaleku garaian Bergaran bizi beharko da (familiarteko baten etxean, harrera familiarekin...)
Antolaketa:
Udaleku irekietarako sarrera eta irteerak topagune hauetan izango dira:
-
HH4, HH5 (2020 eta 2021ean jaiotakoak): Ortuibar pasealekuko arkupeetan.
-
LH1 (2019an jaiotakoak): udal pilotalekuan.
-
LH2 (2018an jaiotakoak): Santa Marinako arkupean.
-
LH3, LH4, LH5, LH6 (2014 eta 2017 urte bitarteetan jaiotakoak): Oxirondo azokako goiko pisuan dagoen ludotekan.
Haurrak 10:00etan utzi beharko dira topalekuan eta jaso ere bertan jasoko dira 13:00etan.
-
HH2 eta HH3 (2023 eta 2024an jaiotakoak) egin duten ikasleentzat ez da udaleku irekirik antolatuko baina herriko hiru ikastetxeek antolatuko dute hauei zuzendutako aisialdi zerbitzua ikastetxean bertan. Informatu zure ikastetxean.
-
Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira (2014 – 2023 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta) baldin eta gutxieneko 12 laguneko taldea sortzen bada.
Angiozarko kasuan astebete aurreratuko dira udalekuak.
Gutxieneko 12 laguneko talde hau aste guztietan mantendu beharko da, hau da, laugarren asterako 12 laguneko minimora iritsi ezean ez da auzoan 4. asterako udaleku irekirik eskainiko.
IZEN EMATEA
Izena emateko epea: apirilaren 20tik maiatzaren 10era (biak barne).
EZ DA EPEZ KANPOKO IZEN EMATERIK ONARTUKO
Izen-ematea egiteko bideak:
INTERNETEZ
- www.bergara.eus web gunean UDALEKUAK atalean
UDALETXEAN – BAZ
- Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
- Ostegunetan: 7:30-15:00 eta 16:00 - 19:00
LIBURUTEGIAN
- Astelehenetik ostiralera 8:15 – 20:15
- Larunbatetan: 9:00 – 13:00
Behin izen emate epea pasatuta, libre dauden adin tarteetan plazak eskainiko dira. Horretarako maiatzaren 18tik 22ra deialdi berezi bat egingo da. Udalak ezin du ziurtatu deialdi berezi honetan plazak egongo diren ala ez. Deialdi berezi honetatik kanpo ez da inolako eskaerarik onartuko.
PREZIOA:
Aukeratutako aste kopuruaren eta izena eman duen seme-alaba kopuruaren araberakoa:
| UDALEKU IREKIAK | 3 ASTEKO IRAUPENA | 4 ASTEKO IRAUPENA |
TARIFA SOZIALA 3 ASTE |
TARIFA SOZIALA 4 ASTE |
| Lehenengo eta bigarren seme-alaba | 89€ bakoitza | 112€ bakoitza | 42€ | 54€ |
| Hirugarren umea eta ondorengoak | dohainik | dohainik | dohainik | dohainik |
ORDAINKETA
Izena ematerakoan eskatzaileak kontu korronte zenbakia emango du eta udalak pasatuko du bankutik bakoitzari dagokion zenbatekoa.
TARIFA SOZIALA UDALEKU IREKIETAN:
Tarifa soziala aplikatzeko baldintzak:
-Elkarbizitza unitateak Bergaran erroldatuta egon behar du.
-Elkarbizitza unitateak diru kopuru hau baino gutxiago jaso behar du urtean.
| Bi pertsonako unitate familiarra | 29.805,23 € |
| Hiru pertsonako unitate familiarra | 35.247,67 € |
| Lau pertsona edo gehiagoko unitate familiarra | 40.689,91 € |
TARIFA SOZIALA ESKATZEKO PROZEDURA
Udalekuetan izena emateko epe barruan (apirilaren 20tik maiatzaren 10era) tarifa soziala eskatu beharko da udaletxean bertan, B@Z zerbitzuan.
-
Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
-
Ostegunetan: 7:30-15:00 eta 16:00 - 19:00
TARIFA SOZIALA ESKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
-
Unitate familiarra osatzen duten kide guztien NAN agiriak.
-
Pertsona Fisikoen Errentaren azken ekitaldiko aitorpenaren agiria edo, bestela, egin ez izana justifikatzeko agiria (Ogasunean emango zaio agiri hau).
-
Langabezian daudenek, Gizarte Segurantzako "lan-bizitza" agiria eta prestaziorik ez dutela jasotzen egiaztatzeko Lanbidek emandako agiria.
-
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo antzeko laguntzarik jasotzen egonez gero, ez da aurkeztu beharko 2. eta 3. puntuetako dokumentazioa; baina aurkeztu egin beharko da DBE edo Laguntza jasotzen ari izanaren egiaztagiria.
IZEN EMATEA HEMEN: Bete galdetegia
Izen-ematea hemen bertan egin ahal izango da apirilaren 20tik aurrera.
