KIROL KANPUSA 2026
EKAINAREN 29TIK UZTAILAREN 17RA
(3 ASTE AUKERATUZ GERO)
ETA EKAINAREN 29TIK UZTAILAREN 24RA
(4 ASTE AUKERATUZ GERO)
10:00-13:00
2013, 2014, 2015, 2016 ETA 2017AN JAIOTAKOAK
DESKRIBAPENA:
Udako oporretan, kanpoko kirol ekintzetan oinarritutako kanpusa. Elkargunea Agorrosin ingurua izango da eta goizean zehar, Bergarako kirol instalazio ezberdinetara mugituko gara taldean.
Bi aukera egongo dira: 3 astetako ikastaroa egin ahalko da edo 4 astetakoa. Laugarren aste horretan taldeen eraketa berria egingo da.
HELBURUA:
Aisialdia aprobetxatuz, bizitza aktiboa eta osasuntsua sustatzea dugu helburu. Opor garaian daukaten denbora librean, jarduera fisikoa eta kirol ezberdinez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
EDUKIAK:
Kirol ezberdinak egingo dira: piraguismoa, beisbola, hockeya, irristaketa, badmintona, eskubaloia, saskibaloia, futbola, eskalada, natur jarduerak, ur jolasak…
IZEN-EMATEAK:
Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra (biak barne).
INTERNETEZ
- www.bergara.eus edo www.bergarakirola.eus webgunean, UDALEKUAK atalean
AGORROSIN EKINTZA GUNEAN
- Astelehenetik ostiralera 6:30-20:00
- Larunbat eta igandeietan: 9:00-13:30-16:00-18:30
PREZIOA:
Aukeratutako aste kopuruaren arabera eta izena eman duen seme-alaba kopuruaren arabera izango da. Tarifa soziala eskatzeko aukera egongo da.
|
Udaleku irekiak eta kirol kanpusa |
3 asteko iraupena (€/bakoitza) |
4 asteko iraupena (€/bakoitza) |
Tarifa soziala 3 aste (€/bakoitza) |
Tarifa soziala 4 aste (€/bakoitza) |
|
Lehenengo eta bigarren seme-alaba |
89 |
112 |
42 |
54 |
|
Hirugarrena eta ondorengoak |
Dohainik |
Dohainik |
Dohainik |
Dohainik |
TARIFA SOZIALA:
Tarifa soziala aplikatzeko baldintzak:
-Elkarbizitza unitateak diru kopuru hau baino gutxiago jaso behar du urtean.
|
Bi pertsonako unitate familiarra |
29.805,23€ |
|
Hiru pertsonako unitate familiarra |
35.247,67€ |
|
Lau pertsona edo gehiagoko unitate familiarra |
40.689,91€ |
IZENA EMANDAKOEN ZERRENDAK:
BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK: Maiatzak 4
ZOZKETA EGUNA (ikasleen gehiengo kopurua gaindituz gero): Maiatzak 6
BEHIN BETIKO ZERRENDAK: Maiatzak 6
Plaza libreak geratuz gero, maiatzaren 7an, goizeko 9:00etan berriz ere zabalduko da galdetegia eta izena emandako hurrenkeran plaza horiek betetzen joango dira.
Behin behineko zerrendak eta aurrera aterako ditugun taldeen berri izatea, izena eman duenaren ardura izango da. Informazio hori Agorrosingo iragarki taulan eta www.bergarakirola.eus webgunean eskura egongo denez, ez da inongo jakinarazpenik egingo.
ORDAINKETA:
Behin plazak esleitutakoan egin beharko da ordainketa eta orduan jasoko dute familiek beharrezko informazioa.
IZEN EMATEA HEMEN: Bete galdetegia
Izen-ematea hemen bertan egin ahal izango da apirilaren 20tik aurrera.

