Astelehenean denok Korrikara Bergaran!

Bergarako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu datorren astelehenean herritik pasatuko den Korrikan parte hartzera…denok korrikara!!!

Martxoaren 23an pasatuko da Korrika Bergaratik. Elorregitik sartuko da 11ak inguruan eta erdigunean 11:40an izatea espero da.  Ibilbidea ondorengo da: San Prudentzio, Labegaraieta, Zubiaurre, San Antonio, Mintegi, Espoloia, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Masterreka,  Zubieta, San Lorentzo, San Juan, Ubera.

Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egin dute Udalak eta Jardunek

Euskarak azken aldian jasan dituen erasoak salatzeko, Kontseiluak deituta manifestazioa egingo da otsailak 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara  lelopean Donostian.

Mobilizazioaren helburua hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako “injerentziak” salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da.

Bertako euskara lantzeko ikastaroak emango dira martxoan

Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak, Jardunen laguntzarekin, bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu, berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko.

10 orduko ikastaroak dira, ordu eta erdiko saioetan banatuta daude, 8 laguneko taldea osatu ahala jarriko da habian ikastaroa. Ikastaroak aurretik ere egin direnez hasieratik hasi daiteke edo aurrekoen jarraipena landu.

Euskara era ludikoan praktikatzeko saioak doan

Mintzapraktika egitasmoak euskara praktikatzeko saioak antolatu ditu Bergaran. Bata, euskara maila hobetu nahi dutenentzat eta bestea, euskara bat ere ez dakitenentzat, biak doan.

Lehena Berriketan deitzen da. Euskara maila hobetu nahi dutenentzako edo euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez daukatenentzako. Euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten du.

Kanpotik etorritakoentzako 60 orduko euskara ikastarotxoa

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztioi eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu da Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren artean, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

Orriak