Kolunbarioen erabilera eta okupazioa arautzea da Ordenantzaren xedea.
Erraustutako hilotzaren edo gorpuzkinen errauts-kutxatila gordetzeko lekuari esaten zaio kolunbario.
Bergarako herrian ibiak antolatzea du xedetzat ordenantza honek, baita ere ibi-baimenak emateko eskakizunak, baimenen indarraldia eta iraupena arautzea.
Ondorio horietarako, espazio publikoaren erretserba oro joko da ibitzat, ibilgailuak ibia duten eraikinetan sartzea eta haietatik irtetea beste helbururik ez duena
Ordenantza honen xedea da bide publikoan terrazak eta horien instalazio osagarriak (hala nola, itzalkiak, olanak edo toldoak etab.) jartzeko araudi tekniko eta juridikoa ezartzea.
Ordenantza honek salmentarako kioskoekin lurzoru publikoa okupatzeko baldintzak arautzen ditu.
Lurzoruaren erabilpen pribatiboa egiteko Udalbatzaren emakida behar izango da kioskoa jarri ahal izateko. Emakida hori lizitazio bidez egingo da
Ordenantza honen helburua Bergarako udalerrian kaleko salmenta arautzea da.
Kaleko salmenta, norbanakoak edo lege nortasun dunak izanik, ohiko saltzaileek edo noizean behin saltzen dutenek merkataritza-etxetik kanpo egindako salmenta da, saltoki edo eraikuntza desmuntagarrietan edota ibilgailuetan eta irabazi asmoarekin. Kaleko salmentak udalaren baimena beharko du eta gehienez urtebeteko iraupena izango du. Halaber baimen hori besterenganaezina izango da ordenantza honetako 23.1. atalean jasotako kasuetan izan ezik.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- …
- hurrengoa ›
- azkena »