Ordenantza honen helburua Bergarako udalerrian kaleko salmenta arautzea da.
Kaleko salmenta, norbanakoak edo lege nortasun dunak izanik, ohiko saltzaileek edo noizean behin saltzen dutenek merkataritza-etxetik kanpo egindako salmenta da, saltoki edo eraikuntza desmuntagarrietan edota ibilgailuetan eta irabazi asmoarekin. Kaleko salmentak udalaren baimena beharko du eta gehienez urtebeteko iraupena izango du. Halaber baimen hori besterenganaezina izango da ordenantza honetako 23.1. atalean jasotako kasuetan izan ezik.
Ez da kalez kaleko salmenta kontsideratuko udalak irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko zein juridikoei baimendutako noizean behin egindako baimenta, baina ala ere udal baimena beharko dute.
Deskargatu testu osoa: