Bergarako Udala-k Az, 2023-06-28 13:41-n bidalia
Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekimen prestatu ditu udalak: herriko markesinetan horma-irudi batzuk itsatsi ditu eta Domingo Irala kaleko faroletan telak jarri dituzte kolektiboaren banderaren koloreekin.
Gorka Artola alkateak nabarmendu du beharrezkoa dela egun solte bateko aldarrikapenez gain, lanketa urteko egun guztietan egitea. Hain zuzen, helburu horri erantzuten diete markesinetako horma-irudiek, ekainaren 28a pasa ondoren ere hor mantenduko baitituzte, kolektiboari ikusgarritasuna ematea eta jendea kontzientziatzea helburu. Kartelen eta horma-irudien diseinuak Aitor Cengotitabengoa Iraegik egin ditu.
Aipatutakoaz gain, beste jarduera berritzaile bat ere egingo dute gaur arratsaldean: karteletan ageri diren lau erraldoiek dantza egingo dute, baina bikotez aldatuta. Domingo Irala kalean izango da hori ere, eta 19:15ean hasiko da. Horma-irudietako kanpainari jarraituz, tradizioa eta herriko folklorea gaurkotzea da helburua. Bide beretik, alkatearen ustez garrantzitsua da herriko iruditegi tradizionala aztertzea eta bertan ere erreferentzia berriak txertatzen joatea.
Udal taldeek adierazpen instituzionala ere egin du, osorik irakurtzeko: 2023-06-28_udal-adierazpena.pdf