Bost lekutan egongo dira bozkatzeko mahaiak maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko mahaiak osasun pandemia aurreko kokalekuetara itzuliko dira. Hortaz, Seminarixora eraman ziren mahaiak frontoira itzuliko dira, eta Martokoko  mahai denak ere jubilatuen lokalean jarriko dira. Prest dago bozkatzeko material guztia.

Bergaran 11.294 pertsonak dute bozkatzeko eskubidea.

09:00etan zabalduko dira bozkalekuak eta 20:00ak arte egongo dira zabalik leku hauetan:

Hasi dira Oxirondoko azoka bertako produktua erdigunean jarri eta topagune bihurtzeko biziberritze lanak

Lanak iraun bitartean -aurreikusi da abendurako amaituta egotea- martxan jarraituko du azokak, hala, eraikinera sartu eta ezker aldean dauden postu finkoak zabalik egongo dira. Eguazteneko eta zapatuko azoketara joaten diren ekoizleentzat kanpoan gune bat egokitu da Katabia plazan jarri den karpa batean.

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 9ra arte dago zabalik

2023an Bergarako Udalak irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateei zuzendutako diru-laguntzen inguruko deialdia argitaratu da. Eskaera egiteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Informazioa, eskabideak... webgune honetako dirulaguntzak atalean dago. Hauek dira laguntzak:

Udal eraikinak birgaitzeko lanen barruan Elorregiko elkarteko teilatua berritu da

Elorregiko elkarteko teilatua konpondu berri du Udalak, auzotarren azpiegiturak hobetuz, batetik herritarrek egindako eskaerari erantzun zaio, bestetik, auzoetan Udala egiten ari den hobetze lanetako bat ere bada, eta eraikin publikoak birgaitzeko bidean urrats berria egin da.  Obra hau ‘Construcciones Artzamendi SA’ enpresak gauzatu du, eta 27.588 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan du.

Oxirondo azoka biziberritzeko lanak maiatzean hasiko dira

Azoka biziberritzeko proiektu bat lantzen ari da Bergarako Udala orain dela bi urte hainbat eragilerekin. Oxirondoko azoka Bertako produktua eta lehenengo sektorea erdigunean jarriko dituen topagune bat izatea da helburua. Ainhoa Lete alkateordeak azaldu duenez, “kokagune bat eman nahi diogu lehenengo sektoreari eta bertako produktuari, eta astean zehar gainbeheran dagoen egoera horri buelta bat eman, eskaintza osatu eta eskaintza iraunkor bat sortu. Salmenta guneaz harago, topagune izatea da helburua.

Orriak