Bergarako Udalak genero indarkeriaren aurkako hainbat ekimen jarri ditu martxan
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:10-n bidalia
2012an 44 genero indarkeria kasu artatu ziren Bergarako Udalean. Azaroaren 25 da Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.
Zer da genero indarkeria?
Genero-indarkeria da emakumeak emakume izateagatik jasan dezakeen edozein ekintza bortitz, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke.