Bertako euskara lantzeko ikastaroak emango dira martxoan

Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak, Jardunen laguntzarekin, bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu, berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko.

10 orduko ikastaroak dira, ordu eta erdiko saioetan banatuta daude, 8 laguneko taldea osatu ahala jarriko da habian ikastaroa. Ikastaroak aurretik ere egin direnez hasieratik hasi daiteke edo aurrekoen jarraipena landu.

Simon Arrietaren Mendeurrena: Beart-ekoen erakusketa Aroztegin

Beart elkarteak, urteroko ohiturari jarraituz, bere bazkideen erakusketa antolatu du Aroztegi Aretoan. Erakusketa Simon Arrietaren Mendeurrenaren ospakizunetako lehen ekintza da.

Beart-eko erakusketa honek 45 autore inguru biltzen ditu urtero eta aurten ere beste hainbeste biltzea espero dute antolatzaileek.

Erakusketa honen berezitasun bat da artista kontsagratuak eta hasiera faseetan daudenak guztiak elkarrekin erakusten dituztela sortutako lanak.

Bergarako etxeen alokairu soziala kudeatzeko web orrialdea

 

Bergarako Udalak, programa propioa garatu du herriko etxebizitzen alokairua bultzatzeko asmoz. 

Programa propio honen bitartez etxea alokairuan hartu edo ematea nahi dutenentzat, web orrialdean atal berezi bat garatu du http://www.bergara.eus/etxebizitza/

Parte hartzea nahi duen edonork jo dezake orrialdera, bai alokatze prozesua hasteko, bai informatzeko.

“Egiaren Hazia” eta “Memoriaren Lekukoak” Saharan desagertutakoen hobiak aurkitu eta hilobiratze doluaren dokumentalak

Euskal Fondoak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lagundu eta  Aranzadi Elkarteak editatutako bi bideo dokumental hemen ikusteko aukera ematen da Saharan egindako lanaren lekuko.

Dokumetalak 2013ko ekainean Medebaldeko Saharan indarrez desagerrerazitakoen gainean egindako ikerlanean oinarrituta daude. Bi hobi komun ikertu eta bertatik hainbat gorpuzkin atera zituzten.

Bergarako Udalak ikasteetxetara bidali ditu bideo dokumentalak eta udal webean ikustera ematea erabaki du. Hona hemen bien bideoak:

 

Egiaren Hazia

Orriak