Obra eta Zerbitzuetako Burua. Behin behineko emaitzen aldaketa

OBRA ETA ZERBITZUEN BURU PLAZA BETETZEKO DEIALDIA

 

2014ko azaroaren 27an egindako bigarren frogaren  behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, azterketaren aurkako erreklamazioak jaso dira udal honetan.

Erreklamazioak aztertu eta  erreklamazio idatzian jasotako hainbat  bidezkoak direla eta ontzat eman ditu epaimahaiak eta horren eraginez behin behineko emaitzak aldatu egiten dira. Honen bidez  gaur bertan  aho batez onartutako behin betiko emaitzak argitaratzen dira:

Gabonetarako, traste hori konponduta!! Asteazkenean Kafe Konpon

Asteazkenean, urte honetako KafeKonponen azken hitzordua…

Gabonetako arbolaren argiak ez dabiltzala? Gabonetako bazkari-afariak prestatzeko batidora ez dabilela? Haurrei ganbaran daukazun jostailu berezi hori konpondu eta oparitu nahi diezula??

Etorri asteazkenean 16:00ean KafeKonponera, San Joxepe elkarteko 1. pisura.

Kafe goxoa hartu eta denetarik konponduko dugu guztion artean!!

Aste honetan hasiko dira Udalaren 2015eko egutegia banatzen

Urtero bezala, aurten ere, Bergarako Udalak herritarren fotografiekin osatutako egutegia argitaratu du. 2015eko egutegiaren gaia ura izan da eta aste honetan hasiko dira banatzen.

Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal dela, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.

Orriak