San Martin jaietan Auzotaxi zerbitzua eskainiko du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Auzotaxi zerbitzua eskainiko du asteburu honetan, herriko auzoguneetako herritarrek (Angiozar, Ubera, Osintxu, Elorregi, ...) San Martin jaiez gozatu ahal dezaten.

Horretarako, zerbitzua erabili nahi dutenek Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbildu beharko dira, edo bestela taxietako telefono zenbakietara deitu. Zerbitzuaren prezioa 14 eurokoa izango da eta Udalak 9 euro ordainduko ditu, gainontzekoa, berriz, erabiltzaileak ordaindu beharko du.

Bergarako udal euskaltegiak matrikulazio epea ireki du

Bergarako Udal Euskaltegiak matrikulazio epea ireki du 2024-2025 ikasturterako, eta, hala nahi duenak, izena eman ahalko du irailaren 27ra arte. Eskaintza zabala eskainiko du udal euskaltegiak, izan ere, maila guztietan (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) euskara ikastaro ezberdinak eskaintzeaz gain, alfabetatze ikastaroak zein mintza taldeak antolatuko dira.

Horrez gain, autoikaskuntza ikastaroak ere izango dira, euskaltegira astean behin joan behar izateko, Bukatzeko, etorkinei zuzendutako AISA harrera ikastaroak eta DBHko ikasleentzako euskara errefortzuak eskainiko dira.

Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du Udalak

Bergarako Udalak San Martin jaietako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du irailaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 10:15era bitartean. Horretarako zozketa bat egingo du izena eman dutenen artean irailaren 10an, 12:00etan, eta, ondoren, zozketako irabazleen izenak www.bergara.eus web orrian argitaratu beharko dira. Zozketan irteten direnak, pertsona bat gehiago eraman ahalko du.

Ostiral honetan inauguratuko da Bergarako Elikaenea

Bergarako Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz, ostiral honetan inauguratuko da Elikaenea, Oxirondo berria ‘gorpuztu’ eta bergararrei plaza’ ireki bat eskainiko dien egitasmoa.

Elikaenea Bergarako Oxirondo azoka gaurkotzeko egitasmoa da. Bertan, herritarren, ekoizleen eta postuetako dendarien beharrei erantzungo dien herri-proiektua jarriko da martxan. Espazio berri honek Oxirondoko beheko solairuaren eremu handi bat hartuko du, ohiko postu finkoen ondoan.

Orriak