Filmeetako protagonistekin solasaldi ezberdinak Seminarixoan

Bergarako Seminarixoa zinema eta kulturaren topagune bihurtuko da datozen asteetan, film emanaldi eta aurkezpen bereziekin. Hona hemen egitarauaren xehetasunak:

Azaroak 23: GAUA

Abenduaren 3an: KARMELE

Haurtzaroaren Nazioarteko egunaren harira, haurtzaroaren aldeko manifestua

Oinherri Elkarteak Haurtzaroaren Nazioarteko eguna probestu nahi du, haurtzaroaren aldeko manifestua kaleratzeko eta bertan jasotzen diren ideiekin bat egiten duen oro, bertara batzeko gonbidapena egiten du.

1. Haurtzaroa historikoki eta kulturalki etengabe aldatzen den eraikuntza soziala da. Egun, bi iruditegien artean kokatzen da: bata, tradizionala, menpekotasuna nabarmentzen duena; bestea, garaikidea, haurren eskubideak eta erantzukizunak aitortzen dituena.

2025eko abenduaren 31n iraungitze data duten Udal bonoak 2026ko urtarrilaren 15era arte likidatu ahal izango dira.

Bergarako Udalak gogorarazi nahi die herritarrei eta Bergarako merkatari zein ostalariei, sari eta laguntza modura banatutako eta 2025-12-31 iraungitze data duten udal bonoak, 2026ko urtarrilaren 15era arte likidatu ahal izango direla Udaletxean. Epe horren ondoren, ez dira onartuak izango eta ezingo dira trukatu edo ordaindu.

Antzuolako saneamendu kolektorearen eta udalerri horren eta Bergararen arteko bizikleta eta oinezko bidearen baterako obrak hasi dira

Antzuolako saneamendu kolektore berria eta udalerri hori Bergararekin lotzen duen bizikleta eta oinezkoentzako bidearen III. fasea batera eraikitzen hasi dira. Hala egiaztatu ahal izan dute gaur Gorka Artola eta Olatz Lezeta Bergara zein Antzuolako alkateek, Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatuak, beren lantalde teknikoek lagunduta obra ingurunera egin duten bisitan. Obrak 2.700.000 euroko aurrekontua izango du.

Orriak