Bergarako Udalak Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo dantzariak omendu ditu
Bergarako Udala-k Og, 2023-11-09 20:23-n bidalia
Saioa Galarraga Pardina eta Julen Murgiondo Izagirre dantzari bergararrak Euskal Herriko dantza txapeldunak izan ziren urrian Seguran ospatutako txalpeketan. 2019ko eta 2022ko lehiaketak irabazi ostean, aurtengoa hirugarren aldia izan da txapelketa berbera irabazten dutela. Bost urtetan hiru txapelketa irabazteari esker, saria ordezkatzen duen eskultura Bergaran geratuko da betirako.