Koldo Eleizalde lehiaketaren sari banaketa ospatuko da igande honetan Seminarixoan
Bergarako Udala-k Az, 2024-05-22 11:44-n bidalia
Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIX. Edizioaren sari banaketa ospatuko da Bergaran asteburu honetan. Sari-emate ekitaldia maiatzaren 26an, igandea, izango da, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoan. Ekitaldia Youtuben ere ikusi ahal izango da, ‘Bergarako Udala’ kanalean. Ekitaldiaren izena: Koldo Eleizalde sari emate ekitaldia.
331 lan jaso dira guztira edizio honetan. Aurreko urteetako parte hartzearekin alderatuta, beherakada izan da lan idatzietan eta igoera nabarmena interpretazio arloan: antzerkian eta ipuin-kontaketan.