Bergarako Udala-k Og, 2017-04-27 12:04-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Estolderiaren eta Uraren 2017ko lehenengo hiruhileko tasak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
-
2017ko apirilaren 10etik 2017ko ekainaren 16ra
Lekuak eta medioak:
-
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko ekainaren 16an.
-
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
-
Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
-
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea de la medio: www.bergara.eus..
-
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.