Apirilaren 9an, Binakako Txapelketako finala jokatuko da eta bertan, Irribarria eta Rezusta bergararra, Bengoetxea eta Larunberen aurka lehiatuko dira. Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Udal Pilotalekuan Beñat Rezusta bergararraren partida jarraitu ahal izateko.

Pilotalekura sarzeko, sarrera beharko da. Sarrera doakoa izango da baino aforoa kontrolatuta izateko, aurrez banatuko dira txartelak (numeratu gabeak). Sarrerak astelehenean, apirilak 3, banatzen hasiko dira Agorrosinen 17:00etatik aurrera eta nahi duenak bertara joan behar du jasotzera, hori bai, pertsonako 6 sarrera emango dira gehienez.

Horrela, Udal Pilotalekuko takila 16:30ean zabalduko da eta lehen partida 17:00etan hasiko da. Final handia, berriz, 18:00etan edo 18:15 aldera hastea aurreikusten da.

Honen ondorioz, Zabalotegi aretoan aurreikusitako zine emanaldiak bertan behera gelditzen dira, Udalak dei egiten baitie herritar guztiei Rezusta animatzera joateko.

Arloa: