Errege Seminariora argindar-sarea eramateko lanak bigarren fasean sartu dira. Hala, Seminarioko argindarra epaitegiko transformadore gunearekin lotu behar da eta hori egiteko, beharrezkoa da kanalizazioa egitea bi eraikinen artean. Abenduan egindako lanei esker, lehen fasea amaitu zen eta bertan, Seminariotik Komenio kalera arteko obra burutu zen.

Aste honetan bigarren faseko lanak abiatu dira; Komenio kalea eta epaitegira arteko zatia. Lanek 3 aste iraungo ditu eta bitartean, hainbat aldaketa izango dira. Batetik, 3 aste hauetan Komenio kalea autoentzat itxita egongo da, ez ordea, oinezkoentzat. Bestetik, Komenio kalean kokatzen ziren edukiontziak plazara mugitu dira, izan ere, kanalizazio-lanekin edukiontziak biltzeko kamioiak ezingo luke sartu.

Seminariotik epaitegirako kanalizazio-lanak Excavaciones Gabika enpresari esleitu zaizkio eta guztira, 66.404,80 euroko aurrekontua du.