Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeburua den Iñaki Arregi zinegotziak kargua utzi zuen atzoko udalbatzan. Arregik arrazoi pertsonalengatik utzi du bere zinegotzi kargua eta atzoko agurrean eskerrak eman nahi izan zituen: “Eskerrik asko talde guztietako zinegotziei nirekin izan duzuen jarregatik eta tratuagatik, eta animoak eman nahi dizkizuet orain arte bezala, Bergararen alde lan egiten jarraitzeko. Langabetuak eta elkarbizitza izan daitezela oinarri zuen egin beharrekoan”. Elena Lete alkateak ere eskerrak eman nahi izan zizkion Iñakiri zinegotzi bezala egindako lana eta ahaleginagatik eta Udalbatzak txalo artean agurtu zuen Arregi. Iñaki Arregiren lekukoa Irune Galarragak hartuko du, abenduko udalbatzan.

Bestalde, azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eta abenduaren 3ko Euskararennazioartek egunen harira adierazpenak onartu ziren. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako testua aho batez onartu zen, aldiz, Euskararen nazioarteko egunekoa EAJ, PSE eta EH BILDU taldeen aldeko botoekin onartu zen, IRABAZI abstenitu egin baitzen.

Hona hemen, azaroak 25eko testua; emakumeenganako_indarkeriaren_kontrako_nazioarteko_eguna_onartutakoa.pdf

Eta hemen euskararen adierazpena; euskararen_alde_adierazpena_onartua.pdf