Bergarako Udala-k Al, 2016-11-28 12:23-n bidalia
Bergarako bidegorri sarea osatzea garrantzitsua da Udalarentzat, eguneroko mugikortasunari begira elementu funtsezkoak baitira. Horrela, herriko bidegorri sarea osatzeko pausoak ematen ari da ahal den neurrian. Prozesua osatzerako orduan, herritar eta eragileen iritzia, ekarpena eta parte-hartzea ezinbestekoa da Udalarentzat eta horrela, urteetan landu izan den gaia izan da.
Honela, besteak beste;
-
2013. urtean apirilaren 17an, IV. Kirol kontseiluan , 17 lagun eta beste gai batzuen artean; bizikleta eta patinentzako aparkalekuen gaia landu zen, zein kokapen eta lehentasun markatu behar ziren.
-
2014ko apirilaren 7an V. Kirol kontseilua , 21 lagun.
Gai monografikoa: Bergarako motorizatu gabeko bideak, Proiektoen zirriborroa eztabaidatzen da.
-
2014ko abenduaren 17an, VI. Kirol kontseilua,12 bat partaide.
Gai monografikoa: Bergarako motorizatu gabeko bideak
Aurreko bileran egindako ekarpenei erantzuteko.
-
2015eko maiatzaren 29an, VII kirol kontseilua, 11 partaide
Gai monografikoa: Bergarako motorizatu gabeko bideak
Udalean sortutako Mugikortasun taldea aurkezten da eta Zetabik egindako proiektuen eztabaida.
Elena Lete alkateak adierazi duenez, "Gure hauteskundeetako programan ardatz desberdinak genueuzkan, helburu bakar batekin “Bergara Hazi Arazi” eta gaurko erakustaldi honen antolakuntzan hori izan da helburu; helburu hau betetzeko zeharkako lan bat egin dugu:
1.- Partaidetza bilatu dugu, herriarena, batzorde informatzaileena eta beste erakunde batzuena. Bere garaian hasitako prozesua, herriak eta Herri eragileek proposatu zutena kontuan hartu dugu proiektuak garatzeko, mugikortasun mahaian proiektuen azterketa oinarri horrekin eta arlo bakoitzeko ezagutza egin da eta orain lan guzti horren reportea egitera gatoz.
2.- Partaidetza izan da tresna, baina horretarako hauteskundeetako gure programa hartu dugu abiapuntu, han BIdegorrien sarea itxiko genuela esan genuen, esan genuen kanpainan eta orain gobernuan hori lantzen gaude, proiektu mailan eta aurrekontu mailan. Horregatik 2016an aurrekontuan partida bat daukagu eta hori gauzatzera goaz.
3.- Bidegorrien sarea osoak badauka eragina hainbat puntutan landa auzoetako behar eta nahiarekin; oso nabarmen dira atal honetan baserri bideak eta bidegorrien arteko loturak. Auzoekin egin dugun partaidetza prozesuan hori jaso dugu auzoetatik eta bere nahia bereganatzen ikusi dugu Buruñao auzoko baserri bidea eta bidegorriaren loturak diseinu berri baten beharra dauka eta horrela bizi izan du auzoak, horregatik nahiz eta hemen oraindik ez egon gauzatuta gurutzubide horren proiektua egiten ari gara. Buruñao auzoko partaidetza prozesuan gai honi lehentasuna eman zion auzoak eta guk testigu hori jaso dugu.
4.- Gure hauteskundeetako konpromezua Bergara HAZI ARAZI zen, hori egiteko ezin gara bakarrik egon, ez zen izango eraginkorra, bidegorrien gaian eta zehaztapenetan hau oso garrantzitsua da; udal bidegorri sareak lotura izan behar du foru bidegorrien sarearekin eta horregatik hilabete hauetan Aldundiko Mugikortasun eta Errepideetako arloekin harremanak izan ditugu Antzuolarako bidegorriaren zehaztapenak udalaren ikuspuntua uztartzeko; gauza verdina egin dugu autobús geltokien antolakuntzan, non harreman oso zuzena eta emankorra izan den, urte hasieran eta azken hilabete honetan ere, hobetzeko prozesu iraunkor batean aldundiak hobetzeko neurri batzuk aurkeztu zuenean. Guzti hau erakusgai ipintzen dugu herriak egindako lana nola isladatuta geratzen den ikusteko eta aldi berean eskertzeko harreman emankor hau. Honela, udaletxeko pleno aretoan eta Agorrosin kirol gunean daude ikusgai, Gabonak bitartean".
Honela, gaur egun Bergaran hiru bidegorri zatien egitasmoak aurkeztera goaz;
1.- Boni Laskurain kalearen hasieratik Ernai kaleko bidegorri hasierara bidegorria.
Proiektu teknikoa “Zetabi Arkitektura Bulegoa SLP” enpresari esleitu zitzaion 6.031,85 eurotan –BEZ barne- (2015eko otsailaren 23ko Alkatearen Dekretuaren bidez). Datorren asteko batzorde informatzailean abiaraziko da proiektuaren exekuziorako kontratazio izapidea. Aurrekontua 214.000€koa da - BEZ barne-. Aurreikusitako exekuzio epea 6 hilabetekoa izango da, kontratua izenpetzen denetik kontatzen hasita. Beraz, datorren udarako eginda egongo da bidegorri zati hau.
2.- Gipuzkoako Foru Aldundiak Urteaga kalean bidegorriari amaiera ematen dion puntutik autobus geltokiaren ondoan dagoen bidegorriko puntura arteko bidegorria.
Proiektu teknikoa “Zetabi Arkitektura Bulegoa SLP” enpresari esleitu zitzaion 6.037,90 eurotan –BEZ barne- (2015eko otsailaren 3ko Alkatearen Dekretuaren bidez). Lanak (lehen fasean) “Asfaltados y Construcciones Morga SL” enpresari 144.668,33 eurotan –BEZ barne- adjudikatzea erabaki zuen Alkateak 2016ko abuztuaren 2an emandako Dekretu baten bidez. 2016ko uztailaren 22an Aldundiko, Udaleko eta Lurraldebuseko zerbitzuen enpresa eragilearen ordezkariak elkartu ziren eta autobus geltokiaren antolaketa funtzionala hobetzeko iradokizunak proposatu ziren.
Halaber, Ibargarain, autobus geltokiaren parean bidaiariak uzteko bakarrik geraleku bat egokitzea ere proposatu du aurkeztutako idatziaren bidez. Eragile guztien parte hartzea eta ekarpenak aintzat hartuta, esleitutako lanak datozen egunetan hasiko ditu “Asfaltados y Construcciones Morga SL” enpresak.
3.- Ernai kalearen biribilgunetik Buruñao auzoko zubira bidegorria.
Proiektu teknikoa “Zetabi Arkitektura Bulegoa SLP” enpresari esleitu zitzaion 5.378,45 eurotan –BEZ barne- (2015eko uztailaren 6ko Alkatearen Dekretuaren bidez). Proiektu hau idazten ari da. Bere osaerarako bidegorriak zeharkatuko dituen enpresa inguruneko jabeekin harremanetan dago Udala, egitasmo eraginkor eta bideragarria egiteko. Aurreikusten den proiektua gauzatuko da aportazio ekonomiko publikoa eta pribatuaren bidez.