Eguna eta ordua: 
Abenduak 1, Osteguna, 19:00etan
Non: 
Irizar jauregiko Euskaldun berrien gela

EKITALDIAREN FUNTSA:

Kafe-tertulia dinamikarekin, euskararen normalizazioari begira garrantzi berezia duen arlo baten (euskarazko kultur sorkuntza) ditugun programez gogoeta egingo dugu pintxo batzuen bueltan.

HELBURUAK: - Euskarazko sorkuntzaren arloan herrian bideratzen diren egitasmoak ezagutzea, baloratzea eta horien inguruko hobekuntzak proposatzea. - Diziplina desberdinetako eragileen arteko elkarlanerako aukerak aztertzea. - Esperientzia positiboei merezi duten aitorpena eskaintzea. - Herriz gaindiko beste esperientzia edo asmo batzuk ezagutzea.

GOGOETAGAI IZANGO DIREN SORKUNTZA-ARLO EDO GENEROAK. Gaia oso zabala izanik, bereziki, Jardunen edo Euskara batzordearen inguruan antolatzen diren edo Euskara batzordeak laguntzen dituen egitasmoez jardungo dugu: Koldo Eleizalde lehiaketak, Gu ere bertsotan, Idazle Eskola, Jardunen antzerki eskola, Amodiozko gutunen lehiaketa… Edozein modutan, euskarazko sorkuntzarekin lotutako edozein ekarpen edo ideia plazaratzeko lekua egongo da. Balizko taldeak/Arloak (Partaideen arabera, erabakiko dira): - Sorkuntza, orohar. - Interpretazioa: Antzerkia, ipuin-kontaketa, txiste-kontaketa, deklamazioa... - Bertsoa. - Idatzia: narrazioa… - Komikia. -

GONBIDATUGAIAK:

- Aipatutako arloetako herriko sortzaileak

- Bestelako eragileak: eskoletako irakasleak, lehiaketetako epaimahaikoak, ekitaldi-antolatzaileak, …

- Gaiaz interesa duten herritar guztiak.

EKITALDIAREN GARAPENA. Hau izango da ekitaldiaren garapena : 

Sarrera. 

Pare bat aurkezpen labur-labur (10-12 minutu, bakoitza):

o Bergaran genero bakoitzean egiten dugunaren aurkezpena.

o Sormen-eskolak proiektua, Euskaltzaleen Topagunea.  Gogoeta taldeka: zer hobetu genezake gure arloaren barruan? Zer egin genezake beste arlokoekin lankidetzan?  Aurkezpena talde zabalean: taldeetan azaldutako ideia nagusiak, bi hitzetan.  Ekintza ludiko labur bat.

ANTOLATZAILEAK: Jardun euskara elkartea eta Bergarako Udaleko Euskara zerbitzua.