EKITALDIAREN FUNTSA:
Kafe-tertulia dinamikarekin, euskararen normalizazioari begira garrantzi berezia duen arlo baten (euskarazko kultur sorkuntza) ditugun programez gogoeta egingo dugu pintxo batzuen bueltan.
HELBURUAK: - Euskarazko sorkuntzaren arloan herrian bideratzen diren egitasmoak ezagutzea, baloratzea eta horien inguruko hobekuntzak proposatzea. - Diziplina desberdinetako eragileen arteko elkarlanerako aukerak aztertzea. - Esperientzia positiboei merezi duten aitorpena eskaintzea. - Herriz gaindiko beste esperientzia edo asmo batzuk ezagutzea.
GOGOETAGAI IZANGO DIREN SORKUNTZA-ARLO EDO GENEROAK. Gaia oso zabala izanik, bereziki, Jardunen edo Euskara batzordearen inguruan antolatzen diren edo Euskara batzordeak laguntzen dituen egitasmoez jardungo dugu: Koldo Eleizalde lehiaketak, Gu ere bertsotan, Idazle Eskola, Jardunen antzerki eskola, Amodiozko gutunen lehiaketa… Edozein modutan, euskarazko sorkuntzarekin lotutako edozein ekarpen edo ideia plazaratzeko lekua egongo da. Balizko taldeak/Arloak (Partaideen arabera, erabakiko dira): - Sorkuntza, orohar. - Interpretazioa: Antzerkia, ipuin-kontaketa, txiste-kontaketa, deklamazioa... - Bertsoa. - Idatzia: narrazioa… - Komikia. -
GONBIDATUGAIAK:
- Aipatutako arloetako herriko sortzaileak
- Bestelako eragileak: eskoletako irakasleak, lehiaketetako epaimahaikoak, ekitaldi-antolatzaileak, …
- Gaiaz interesa duten herritar guztiak.
EKITALDIAREN GARAPENA. Hau izango da ekitaldiaren garapena :
Sarrera.
Pare bat aurkezpen labur-labur (10-12 minutu, bakoitza):
o Bergaran genero bakoitzean egiten dugunaren aurkezpena.
o Sormen-eskolak proiektua, Euskaltzaleen Topagunea. Gogoeta taldeka: zer hobetu genezake gure arloaren barruan? Zer egin genezake beste arlokoekin lankidetzan? Aurkezpena talde zabalean: taldeetan azaldutako ideia nagusiak, bi hitzetan. Ekintza ludiko labur bat.
ANTOLATZAILEAK: Jardun euskara elkartea eta Bergarako Udaleko Euskara zerbitzua.