Zer da?

Bertoko eta sasoiko produktuen merkaturatzea bultzatu nahi da lehen sektorea, nekazaritza eta abeltzantza, biziberritzeko aurrerapausoak emanez eta bergararron artean sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatuta.

 

Nori zuzendua dago?

  • Nekazari eta abeltzainei: Beren produktua plazara eramaten duten nekazari eta abeltzainak, zein lurrak edota baliabideak izan arren horiek ustiatzen ez dituztenak izan daitezke.
  • Lehen sektorean murgildu nahi luketenei: Lehen sektorera hurbiltzeko nahia duen gazte eta talde asko dago, lurra landuz edota animaliak hazita kontsumo eta negozio eredu berri bat bultzatu nahi luketenak.
  • Kontsumo taldeei: Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktoreak eta azken erosleak uztartzen dituzten taldeak dira.
  • Herritar guztiei: Bergarako betiko ofizioa eta ekonomia alorra da lehen sektorea gure herri izaeraren muinean dagoena. Sektore honen jardunak eragin zuzena du, bai gure landa eremuaren garapen ereduan, bai tokiko ekonomiaren garapenean.

 

Zergatik parte hartu?

Azokak betidanik izan dira bertokoa eta sasoikoa plazaratzeko espazioak.

Gure herrian kontsumo eredu jasangarriagoen inguruko sentsibilizazioa indartzeko eta garapenerako eta sustapenerako ekintza zehatzak lantzeko baliagarria izan daiteke Azokako lanketa.

 

Nola bideratzen da parte hartzea?

Lan-ildo hau garatzeko talde bilera monografikoak egiten dira. Berauetan landutako ideiak eta lerroak bateratze saioetan txertatzen dira, gainontzeko lantaldeekin batera ekintza eta proposamen zehatzak marrazteko.

 

Eman izena