webmaster-k Az, 2025-04-30 11:08-n bidalia
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK-Ekolurra) eta elikadura mahaiak elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria ikusgai dago maiatzaren 19arte.
Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da izeneko erakusketan, hamabost panel edo argibide taulak daude ikusgai; tauletan jasotako informazioa osatzen duten bideo laburrak ikusteko aukera dute bisitariek. Elikadura eta elikagai ekoizpen ekologikoaren onurak gizarteratzea da erakusketaren helburua, eta onura horietako batzuk goraipatzen dituzte paneletan: elikagai ekologikoen kalitatea, ekoizpen ekologikoak ingurumenean duen eragin positiboa, arreta eta osasun printzipioak, tokiko ekoizleak, konfiantza eta gertutasuna, edo animalien ongizatearekiko ardura, besteak beste.
Elikagai ekologikoen ekoizpena kontrolatu eta ziurtatzeko Europako arauak betetzen direla bermatzea du helburu ENEEK kontseiluak. Eta nekazaritza eta elikadura ekologikoaren kontsumoa eta hedapena sustatzeko ekimenetako bat da berau.
Erakusketa azokako bigarren solairuan ikusgai dago azoka irekita dagoen ordutegian, astelehenetik ostiralera, 9:00-20:00; larunbatetan: 8:00-18:00.
PASTA EKOLOGIKO TAILERRA:
Horrez gain, Pasta Ekologiko Tailerra antolatu da maiatzaren 16ean, arratsaldeko zazpiak eta erdietan (90 minutuko saioa).
Hezitzaileak Txaramela Kooperatibako ekoizleak izango dira, eta gehienez 24 pertsonek parte hartu ahal izango dute. IZEN-EMATEA: https://erabili.liberaforms.org/pastatailerraoxirondo
Eguneroko otorduetan zerealak aurkitzen ditugu, hau hizpide hartuta partehartzaileak Kontsumo arduratsuan barneratuko dira, elikagai baten jatorria eta egiteko era deskubrituz. Pasta lortzeko eraldaketa prozesuaren erakusketa dinamikoa eta parte-hartzailea. Tailerretan tallarineak eta barazkiz betetako rabioli ekologikoak egingo dituzte. Orea irin integralarekin egina eta barruan sasoiko eta bertako barazkiak erabiliz. Egindako pasta etxera eramateko aukera dago.