Bergarako Udala-k Og, 2025-02-06 11:21-n bidalia
Laboratorium Museoak urtemuga berezia bete zuela iragarri zuen eta, horrekin batera, urte osoko iraupena izango zuen ekitaldiz betetako egitaraua osatu zuela. Otsailaren 14an, Bergarako Seminarixoan, goizeko 10:00etatik aurrera antolatu duen adimen artifizialari buruzko solasaldia 10. urteurreneko ospakizunen eta ZTB-Zientzia Teknologia Berrikuntza Bergara jardunaldien barnean kokatzen da. Ekitaldia publiko orokorrari zuzenduta dago eta sarrera doakoa da. Mahai-ingurua gaztelaniaz izango da.
Haratago, ekitaldia, The Black Box adimen artifizialaren funtzionamendua ulertzeko aukera eskaintzen duen erakusketa berritzailearen itxiera ekitaldia izango da. Proiektua Javier Tejadak, Bartzelonako Unibertsitateko Fisika katedradunak, eta Norbert Bilbenyk, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedradunak, garatu dute. Erakusketa bisitatzeko azken eguna otsailaren 16a izango da.
Solasaldia, Nora Alonsok, Biologian doktoreak eta Jakiundeko kideak, moderatuko du. The Black Box proiektuko sortzaileak, Javier Tejadak eta Norbert Bilbenyk, mahai-inguruan parte hartuko dute; baita Teknikerreko Kerman Lopez de la Callek eta Tecnaliako Jesus Lopez Lobok. Adimen artifizialaren galderak eta zalantzak izango dituzte hizketa gai.
Adimen artifiziala eguneroko bizitzetan geroz eta presentzia handiagoa bereganatzen ari da. Hori horrela, garrantzitsua da gizartean ikuspegi zabala eta kritikoa garatzea. Solasaldira bertaratzen den orok adimen artifizialaren mundua gertutik ezagutzeko aukera izango du.
Bergarako Udalak, Laboratorium Museoak eta Enpresare elkarteak, Caja Navarrarekin eta La Caixa Fundazioarekin elkarlanean eta Universitat de Barcelonaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste hainbat eragileren laguntzarekin abian jarritako proiektua da The Black Box.
Laboratorium Museoa Laboratorium Museoak, jakintza eta berrikuntza bultzatzeko bere ahaleginean, gizarteari teknologia aurreratuen eta etika arloko hausnarketaren inguruko ikuspegi zabala eskaintzen jarraitzen dihardu. Izan ere, museo hau ezagutza eta berrikuntzaren motor gisa ari da lanean. Historian zehar izandako ekarpen horiek gogoratuz, etorkizunera begira jarraitzen du, gizarte hobe eta jakintsuago baten alde lanean. 10 urte zientziari ateak zabaltzen.