Irailaren 19ko astean hasiko dira Agorrosin ekintza guneko jarduerak. Ikastaroak hasita ere, libre dauden plazatan izena emateko aukera egongo da irailaren amaiera arte. Eskaintza bergarakirola.eus webgunean ikus daiteke.

Gogoan izan, aste hau, ohi bezala, garbiketa astea dela, eta itxita daudela barruko guneak. Administrazio zerbitzuak 12:30etik 19:00etara zabalik daude. Zabalik dago, halaber, kanpoko igerilekua. Azken hori asteburutik aurrera itxita egingo da. Bainuetxea ere itxita egongo da datorren astean berritze-lanak egiten ari direlako.

San Martin jaiak direla eta, ostirala 16, larunbata 17 eta igandea 18 itxita egongo da kirol gune osoa.

 

 

 

 

Arloa: