2022. urtean irailaren 10ean, zapatua, egingo da San Martin feria, ohi bezala, izen bereko jaien aurretik. 09:30ean zabalduko da feria eta lehiaketetako sari banaketa13:30ean egingo da. 

Bi kokagune izango ditu aurtengoak. San Martin plazan fruta, barazki eta gazta ekoizleak egongo dira, eta gainontzeko ekoizle eta saltzaileak Seminarioko patioan. 

Ohiko lehiaketak egingo dira fruta, barazki eta gazta ekoizleen artean. 

Aurtengo egitarauan badaude berrikuntza batzuk, esaterako, erleen erakustaldia egingo da 12:00etan Seminarixoa aretoan. Bertan eztiaren eraldaketa aurrez arre ikusteko aukera egongo da. Eztia eraldatu ondoren hori dastatzeko aukera ere egongo da. 

Beste berrikuntza bat da Seminarioko patioan jarriko den talo txosna. Taloen postu hori Mieltxo Saralegiren esku egongo da. 

Bergarako odolosteen dastaketa egongo da Urzelai, Imaz eta Leturia harakinei esker. San Martin plazan egongo da horretarako txosna, eta horren ustiaketa Harrera Taldeak egingo du. 

Eguerdian umeentzako tailerrak egongo dira Jardun Elkarteak antolatuta.

 

San Martin jaiak

Feriaren ondoren egingo dira San Martin jaiak, ohikora itzulita. Danborradak ere bueltatuko dira, eta elkarteek parte hartzeko izena eman ondoren, entseguak irailaren 5ean, 7ean, 8an, 12an , 13an eta 14an egingo dira Seminarioko patioan. Haurrek 19:00etan eta helduek 20:00etan. 

 

Arloa: