Lorenzo Askasibar eskultore elgetarra zendu berri da, uztailaren 18an, eta Bergarako Udalak haren sendiari doluminak helarazi nahi dizkio.

Askasibarrek lotura handia izan zuen gaztetatik Bergararekin. Ikasle garaian eta baita gerora ere. Bere lanak herriko hainbat guneetan daude, eta dohaintzak egin izan dizkio Bergarako herriari. Azkena 2022. urteko maiatzean Jose Miguel Barandiaranen bustoa.

Maila handiko artista izan da, baina e hori bakarrik. Pertsona ona, abegikorra, langilea, eta eskuzabala gure herriarekin. Hitz jario handikoa ez bazen ere, hitz politak izan zituen beti Bergararrentzat, hala erakutsi zigun 2021. urtean haren omenez egindako ekitaldian eta erakusketaren inaugurazioan. Isiltasunean, baina ondoan.

Lurrak goxo har zaitzala, Lorenzo.