Aurtengo Pentekoste jaietan haragidun paella erraldoia egingo du Paellas Arraun Euskadik. Horrekin batera, aukera beganoa ere eskainiko da, aldez aurretik kultura zerbitzura abisatuta, kultura@bergara.eus emailera mezua bidalita edo 943 77 91 59 telefonora deituta. Alergia kasuren bat duten eta herri bazkarira joan nahi duten herritarrek ere kultura zerbitzuan jakinarazi beharko dute.

Maiatzaren 18an jarri dira salgai bazkariko txartelak https://seminarixoa.eus webgunean eta aldi berean Seminarixoko leihatilan edota Seminarixoko emanaldiak hasi baino ordubete arinago, maiatzaren 30era arte edo txartelak agortu arte.

10,50 euro ordaindu behar da, eta txartelaren barru dago haragidun paella platerkada, edo menu beganoa; mahai tresnak; ogia eta zapia; Ura eta edalontzia. Ondoren postrea eta kafea. Bazkaltiarren esku geratzen da bestelako edariak eramatea. Postrea herriko Mujika eta Larrañaga gozotegiek ipiniko dute. Kafea, berriz, Sirimiri jatetxeak egindakoa izango da.

Eguraldi onarekin San Martin plazan egingo da bazkaria, eta euriarekin Seminarioko karpan egingo da, horregatik, hasiera batean 460 txartel jarriko dira salgai. Egun batzuk lehenago eguraldi iragarpena ona bada, San Martin plazan egiteko moduan prestatuko da, eta jende gehiagorentzat egongo da lekua.

ADI!: Herri bazkari egunean ezinbestekoa izango da QR kodea aurkeztea, inprimatuta edo mugikorrean gordeta. Beharrezkoa izango da QR kodea aurkeztea bazkal-eremura sartzeko hala nola paella eta postrea eta kafea eskuratzeko.

 

 

Arloa: