2022. urteko Bergarako Pentekoste jaietako programaren azala egiteko lehiaketa martxan dago. Parte-hartzaileek, edozein pertsonak har dezake parte, haien lanak 2022. urteko maiatzaren 2ko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte Bergarako Udaleko BAZ zerbitzuan.

Irudia sortzeko teknika librea erabili ahal izango da, eta lanak originala izan behako du. Azaleko irudiak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, irudiaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da. 

Baztertuak izango dira adikzioen prebentzioaren eta berdintasunaren irizpideen aurkako adierazpenak jasotzen dituzten lanak. 

Lehiaketako irabazleak 400€ko balio duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute. 

Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute. Herritarrek maiatzaren 3tik 8ra bitartean bozkatu ahal izango dute. 

OINARRIAK