Ostiralean, apirilak 1, helduko da 22. Korrika Bergarara. Bezperan, martxoaren 31n, Korrika txikia egingo dute ikasleek. Euskararen aldeko lasterketa herri barruan ibiliko den denbora tartean, eta egiten duen ibilbideko errepideetan zirkulazioan eragingo du, eta une batzuetan ibilgailuentzat itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.

Martxoaren 31n, osteguna:

  • 15:15ean hasita, “Korrika Txikia”. San Martin ikastetxearen paretik San Martin plazara. Ikastetxeetako LHko ikasleekin. Ikastetxeek eta Udalak antolatuta.

Ibilbide hau egingo du: San Martin ikastetxea, Boni Laskurain, Matxiategi (azoka paretik), Migel Altuna paretik Ibargaraira, Ertzaintzaren pareko aldapatik gora, Espoloia, San Pedro kalea, Arruriaga, Barrenkalea eta Gaspar tabernaren ondotik San Martin plazara (16:15 inguruan).

  • 18:30ean erraldoi eta trikitilarien kalejira, erraldoi taldeak eta Musika eskolak antolatuta.

Ibilbidea: Erregetxo plazatik, Bidekurutzetara eta Barrenkaletik, Gaspar parean ezkerretara sartu eta Domingo Irala kalean bukatu.

 

Apirilaren 1ean, ostirala:

  • KORRIKA. 11:30ean sartuko da Osintxu aldetik (ordubete inguru egingo du Bergaran).

Bergarako udal langileek Matxiategin hartuko dute lekukoa eta Bergarako Udalak Erregetxo plazan.

Ibilbidea: Osintxu, Soraluze enpresaren paretik, Amillaga, Santa Marina, Herrilagunak, Irala kalea, Barrenkalea, Bidekurutzeta, Espoloia, San Antonio, Zubiaurre, Ozaeta, Labegaraieta, Ola, Elorregi...